65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen Berriozarko Udalaren ordenantza

Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen Berriozarko Udalaren ordenantza urtarrilaren 4an eman zen argitara, 2001eko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Testuan, lehenbiziko xedapen iragankorrean alegia, akats bat badela ikusi denez, zuzendu egiten da, izan ere honela dio:

-Laguntza hauek atzerantz begira ere aplikatu ahalko dira, jarduketetarako obra lizentziak 2001eko urtarrilaren 1a baino beranduago eskatu diren kasuetan.

Eta honela behar du:

Laguntza hauek atzerantz begira ere aplikatu ahalko dira, jarduketetarako obra lizentziak 2000ko urtarrilaren 1a baino beranduago eskatu diren kasuetan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Berriozarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0204794