I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
878/2002 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Nafarroako Ospitalerako kirurgiako sei mahai eta hiru lanpara erosteko gastua baimendu (Nafarroako Ospitalerako 1/2002 obra lehiaketa) eta kontratazio espedienteari hasiera ematen dio.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Ospitalerako kirurgiako sei mahai eta hiru lanpara erosteko (Nafarroako Ospitalerako 1/2002 obra lehiaketa).
Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako kirurgiako sei mahai eta hiru lanpara erostea (Nafarroako Ospitalerako 1/2002 obra lehiaketa).
Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.
Lizitazio prezioa:
1. lotea, kirurgiako sei mahai. Gehieneko aurrekontua (BEZa barne): 330.559 euro.
2. lotea, kirurgiako hiru lanpara. Gehieneko aurrekontua (BEZa barne): 36.061 euro.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.
Proposamenak aurkeztea: 2002ko uztailaren 4a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, behea).
Iragarkia 2002ko maiatzaren 13an igorri zen Europako Elkarteetako Egunkari Ofizialera.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: abuztuaren 23an Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan, 12:00etan.
Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), eta Nafarroako Ospitaleko 948-422105 telefonoan.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.-Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0205266