I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
326/2002 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, 2000-2006 urteetarako 2. helburuko Nafarroako DOCUP delakoaren bitarteko ebaluazioa prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onesten duena.
Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du 2000-2006 urteetarako 2. helburuko Nafarroako DOCUP delakoaren bitarteko ebaluazioa kontratatzeko, honako baldintza hauen arabera:
-Kontratuaren xedea: 2000-2006 urteetarako 2. helburuko Nafarroako DOCUP delakoaren bitarteko ebaluazioa.
-Izapidaketa: arrunta.
-Esleitzeko modua: irekia.
-Esleitzeko prozedura: lehiaketa publikoa.
-Aurrekontua: 45.000 euro.
-Epea: kontratua izenpetzen denetik 2003ko uztailaren 31 bitarte.
-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun natural arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an.
-Klausulen pleguak: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kanpo Ekintza Zerbitzuan, Iruñeko Tutera kaleko 20ko 4. oinean, bulegoko ordu eta egun baliodunetan.
-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik zazpigarren egun naturaleko 12:00etan, Zerbitzu hartako bulegoetan.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.
Iragarkiaren kodea: A0205216