III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R B I N T Z A N A
Orubearen enkantea
Berbintzanako Udalak, 2002ko apirilaren 11n egindako osoko bilkuran, ondoan zehazten den lurzatia saltzea erabaki zuen.
-Prozedura: plegu itxiaren bidezko enkantea.
-Ondasunaren datuak: 186 metro koadroko orubea, Baja karrikako 29an, 3. poligonoko 521. lurzatia.
-Prezioa: 26.745 euro.
-Behin-behineko bermea: 534,90 euro.
-Proposamenak aurkezteko epea: Berbintzanako Udalaren idazkaritzan, bulego orduetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hogeita sei egun naturaleko epea.
-Kartazalak ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean.
-Enkantea sesteoaren arauei lotuko zaie.
-Gainerako baldintzak pleguan bildu dira.
Berbintzanan, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.
Iragarkiaren kodea: a0205161