III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A U R I T Z
2002ko karga-tasak
Aurizko Udalak, 2002ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:
1.-Ehuneko 0,33ko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2.-Ehuneko 0,73ko karga tasa jartzea landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3.-Exekuzio materialaren aurrekontuaren ehuneko 2ko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko; gutxienez 6 euro izanen dira.
4.-1,13 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.
5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, ehuneko 2,2ko portzentajea aplikatzea; ehuneko 8,86koa izanen da tasa.
Auritzen, bi mila eta biko apirilaren hamazazpian. Alkatea, José Ignacio Dufur Oharriz.
Iragarkiaren kodea: A0204885