54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Deialdi murriztuak, Burlatako Udaleko langileendako

2002ko apirilaren 19ko 62/2002 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, ondoko deialdiak onetsi ziren, lanpostuak oposizio-lehiaketa murriztuen bidez betetzeko, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluan eta Burlatako Udaleko Funtzionario eta Lan-kontratudunen Akordioko 6. artikuluan xedatutakoa betez:

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez D mailako 17 lanpostu betetzeko: mandatariak, zerbitzu anitzetako enplegatuak eta garbitzaileak.

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez C mailako 15 lanpostu betetzeko: administrariak, ludoketako arduraduna, famili langileen eskualdeko arduraduna, gidariak, eskolazaina, mantentze-lanen arduraduna edo ofizial espezialistak.

Deialdi horietan parte hartzeko eskabideak Burlatako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanpostuak betetzeko erabiliko diren baldintzak interesatuen eskura daude, Burlatako Udaleko erregistro orokorrean.

Burlatan, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0204389