54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren kontratazioa

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko apirilaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen Tuterako (Nafarroa) Juicio kaleko 4 zenbakian dagoen "Punto de Encuentro" lokaleko obrak kontratatzeko espedientea onestea. Hasierako aurrekontua edo gehieneko prezioa 150.207,84 eurokoa izanen da (ehun eta berrogeita hamar mila berrehun eta zazpi euro eta laurogeita lau zentimo; hau da, 24.992.481 pezeta).

Lehiaketa irekia eginen da, presako tramitazioarekin.

Behin-behineko fidantza: 3.004,16 euro (hiru mila eta lau euro eta hamasei zentimo).

Obrak egiteko epea: zortzi hilabete.

Eskaintzak edo proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, hamalau egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 13:30ak arte, balioduna bada, eta ez bada, balioduna den hurrengoan.

Baldintzen plegua, memoria, aurrekontua, planoak eta proposamen ekonomikoa interesatuen eskura daude Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Turismoa).

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hamazazpian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204320