54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Kontzesio administratiboa, Taconera parkean Udalak duen "Vista Bella" lokala ostatu-kafetegi-jatetxe gisa kudeatu eta ustiatzeko

Onespena: Udalak 2002ko apirilaren 11n hartutako erabakia (20/CP).

Baldintzen plegua: eskaintza egileen eskura dago, Ondare Departamentuan, Herriko Etxea, lehen solairua, eta Zuzeneko Kudeaketaren Bulegoan, Merkatuko karrika, 7-9.

Proposamenen aurkezpena: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Merkatuko karrika, 7-9), hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabortzean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204281