54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R A Ñ O N

Hiri lurzatiak enkantean

Marañongo Udalak 2 hiri lurzati enkantean jartzea erabaki zuen, erabateko gehiengoa zuela, 2002ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran. Bien kalifikazioa ondareko ondasuna da.

Prozedura: enkantea, plegu itxiaren bidez.

Eskaintzak aurkezteko epea: 30 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Fidantza, parte hartzeko: hasierako prezioaren ehuneko 5.

Enkantearen xedea: hiri lurzatiak, Marañonen.

1. poligonoa, 45. lurzatia, 148 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 3.005,06 euro (500.000 pezeta).

1. poligonoa, 65. lurzatia, La Iglesia karrikan, 63 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 6.010,12 euro (1.000.000 pezeta).

Administrazio klausula partikularren plegua interesatuen eskura dago, Marañongo Udaleko bulegoetan, asteazkenetan. Telefonoa: 948444030.

Marañonen, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Alkatea, José Tamayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: A0204080