54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I O R D I A

Oihan enkantea, ehuneko hogei merkeago

Ziordiko Udalak enkantea eginen du 4.657 pago, haritz eta pinu saltzeko, 1.284 metro kubiko zur eta 263 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Balorazioa, ehuneko 20 merkatuta: 50.642 euro.

Enkantean parte hartu nahi dutenek 15 egun natural izanen dituzte proposamen ereduaren araberako eskaintza aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ziordian, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, Patxi Bengoetxea Morante.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .........., N.A.N.: .........., helbidea: ......

Nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz: ................

Ziordiko Udalak 4.657 pago, haritz eta pinu enkante bidez salduko dituela jakinik, enkantea arautuko duten baldintzen plegua onartzen dut eta .......... (letraz eta zenbakiz) .......... euro eskaintzen lotearen truke.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0204079