54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktuak.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan agintzen dena betetzeko, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko apirilaren 12ko 12:00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra Educación y Gestión" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu irakaskuntza pribatuan besteren kontura diharduten langileak, aipatu eginkizunetan jardun eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen badute.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Ignacio María Iráizoz Zubeldia eta Ricardo J. Sada Aldaz jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; zeinek honi buruz bidezko iruditzen zaiena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0204267