54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea, hau da, 8/2002 zehapen prozeduraren instruktorearen ebazpen proposamenarena. Horregatik honako honen bidez beteko da egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa:

"EBAZPEN PROPOSAMENA, 8/2002 zehapen prozeduraren instruktorearena. Aipatu zehapen espedientea Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ireki zion Wilhelm Johan Brands jaunari, otsailaren 8ko 16/2002 Foru Aginduaren bidez, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ustezko arau-hauste batengatik.

1.-Frogatutako gertakariak.

Lehenbizikoa.-2002ko urtarrilaren 13an Guardia Zibila Zizur Nagusiko Santa Krutz kaleko 7an den "Traste" izeneko ostatuan agertu zen ikuskatze-lanak egitera.

Ikuskatze-lanak egin ondoren, erreklamazio liburu edo orririk ez zegoela ikusi zen.

Bigarrena.-Lehendakaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2002ko otsailaren 8an eman 16/2002 Foru Aginduaren bidez, zehapen prozedura ireki zitzaion Wilhelm Johan Brands jaunari, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ustezko arau-hauste batengatik.

2.-Aurkezturiko deskarguen balorazioa.

Espedientatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, 15 egun igaroz gero alegazio, agiri edo jakinarazpenik aurkeztu eta frogarik proposatu gabe, jarraipena emanen zaio prozedurari.

3.-Tipifikazio juridikoa.

Gertatua, frogatutzat emana baitago, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren kontrako arau-haustea da. Foru Lege horretako 23.10 artikuluan arau-hauste larritzat jotzen da.

4.-Ebazpen proposamena.

Horiek horrela, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 18. artikuluari eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikuluari jarraikiz, Wilhelm Johan Brands jaunari (N.A.N.: X-0326975), "Traste" ostatuko titularra baita (Zizur Nagusia, Santa Krutz kalea 7), 601,02 euroko isuna ezartzea proposatzen da aipatu Foru Legearen 8.2.d) artikulua hausteagatik.

Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai, (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.-Instruktorea, Purificación González Merchán".

Iragarkiaren kodea: A0204271