54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 22koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Datuen Prozesurako Zentroa garbitzeko kontratua luzatzen duena, 2002ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31raino.

Indarra duen legerian xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 22an emandako Ebazpenaren bidez honako kontratu hau luzatu dela:

-Xedea: Nafarroako Gobernuaren Datuen Prozesurako Zentroa garbitzeko zerbitzuak kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: kontratua berritzea.

-Adjudikazioaren zenbatekoa: 45.192,11 euro.

-Adjudikazio-hartzailea: Limpiezas Maju, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0203618