54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 14koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, 2001. urteko errenta kanpaina dela-eta, errenta bulegoetarako ekipamendu mikroinformatikoaren lehen lotearen erosketa "Computadoras Navarra S.A." enpresari adjudikatzen diona, prozedura irekiaren eta presako lehiaketa publikoaren bidez.

Indarreko legedian agindutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 14an emandako Ebazpenaren bidez ondoko kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: 2001. urteko errenta kanpaina dela-eta, errenta bulegoetarako ekipamendu mikroinformatikoaren lehen lotearen erosketa.

-Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, presako lehiaketa publikoa.

-Adjudikazioaren prezioa: 124.277,90 euro.

-Adjudikazio-hartzailea: Computadores Navarra, S.A.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia.-Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: a0204001