54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

72/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 8koa, Lizoaingo Udalaren herrilurreko 940 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 480 metro koadroko beste lursail batekin trukea egiteko.

Lizoaingo Udalak 940 metro koadroko herrilurra desafektatzeko derrigorrezko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori honela dago banatua:

-171 metro koadro, 7. poligonoko 166. lurzatikoak dira, oso-osorik hartzen baita, "Muru" alderdian.

-324 metro koadro, 7. poligonoko 166. lurzatikoak dira, oso-osorik hartzen baita, "Muru" alderdian.

-445 metro koadro, 7. poligonoko 170. lurzatikoak dira, oso-osorik hartzen baita, "Koxko" alderdian.

Aipatu lurzatia José María Villanuevo Rodrigo jaunaren 480 metro koadroko lursail batekin trukatu nahi da. Lursail hori 7. poligonoko 167. lurzatiaren parte da eta "Muru" alderdian dago.

Lur-truke horren helburua udalerriko bi bide lotzeko behar diren lurrak eskuratzea da.

Lizoaingo Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Lizoaingo Udalaren herrilurreko 940 metro koadroren onura publikoa eta haren desafektazioa onestea. Lursail hori honela dago banatua:

-171 metro koadro, 7. poligonoko 166. lurzatikoak dira, oso-osorik hartzen baita, "Muru" alderdian.

-324 metro koadro, 7. poligonoko 166. lurzatikoak dira, oso-osorik hartzen baita, "Muru" alderdian.

-445 metro koadro, 7. poligonoko 170. lurzatikoak dira, oso-osorik hartzen baita, "Koxko" alderdian.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Lizoaingo Udalari desafektatutako lurrak José María Villanuevo Rodrigo jaunaren 480 metroko lursail batekin trukatzeko. Lursail hori 7. poligonoko 167. lurzatiaren parte da eta "Muru" alderdian dago.

Lur-truke horren helburua helburua finka partikular hori eskuratzea da, herrilurren eremu handi baten barreneko enklabe bat baita.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Lizoaingo Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko agirian ere.

4. artikulua. Lizoaingo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean adierazi beharko ditu, eta aldaketaren berri eman beharko die Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0204096