52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

265/2002 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, otsailaren 11ko 137/2002 Ebazpenean atzeman akatsen zuzenketa argitaratzeko agintzen duena. Hartan, Unibertsitate honetako administrazioko eta zerbitzuetako funtzionario lanpostuen zerrenda argitaratzeko agindua eman zen.

Unibertsitate honetako administrazioko eta zerbitzuetako funtzionario lanpostuen zerrenda argitaratzean oker bat badela oharturik.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak egin txostena eta ebazpen proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizi.-Ondotik ematen den zuzenketa argitaratzeko agindua ematea:

2006. orrialdean, 139. lanpostua, Langile-Kudeaketako atalburuari dagokiona, osagarri berariazkoaren zutabean, "12.656,51" dioen tokian, "8.767,22" esan behar du.

Bigarrenik.-Ebazpen hau, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bide administratiboaren amaiera da, eta, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da Errektoreari zuzendua, edo zuzenean administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzietako epaitegiei zuzendua, hilabeteko epean lehen kasuan eta bikoan bigarrenean, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi-biak.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamahiruan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0203101