52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Behin betiko onespena ordainarazpenen ordenantzetako aldaketei, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute

Udalak, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanen duten ordainarazpenen ordenantzetako aldaketak, ondotik ematen direnak, onetsi zituen 2001eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran. Erabaki horri buruzko iragarkia 2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, ordenantza horiek behin betiko onetsita gelditu dira. Horrenbestez, argitara ematen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen:

1.-AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

-Inprimakiak. Denak, bereizketarik gabe: 25 pezeta (0,02 euro).

-Ziurtagiriak. Denak, bereizketarik gabe: 200 pezeta (1,5 euro).

-Altak eta bajak kontribuzioan eta gisakoetan: 200 pezeta (1,5 euro).

-Arma-txartelak: 1.000 pezeta (10 euro).

-Alde bakarreko fotokopiak: 15 pezeta (0,1 euro).

-Fotokopiak aurkitik eta ifrentzutik: 25 pezeta (0,2 euro).

-Sinaduren ezagutza eta agirien konpultsa:

Tarifa bakarra. Agiriaren aurkitik eta ifrentzutik: 200 pezeta (1,5 euro).

-Nafarroako Gobernuaren lurzatien zedulak: 400 pezeta (2 euro).

-Establezimenduak irekitzeko lizentziei lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak: 5.000 pezeta (50 euro).

-Eraikuntzen azterketa, lerrokadura eta sestren seinalamendua, eta edozein motatako ikuskapenak, alderdi batek eskaturik: 5.000 pezeta (50 euro).

2.-IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

10 milioi pezeta (60.101,21 euro) bitarteko aurrekontua duten establezimenduetarako: 20.000 pezeta (125 euro).

20 milioi pezeta (120.202,42 euro) bitarteko establezimenduak: % 0,250.

50 milioi pezeta (300.506,05 euro) bitarteko establezimenduak: % 0,375.

100 milioi pezeta (601.012,10 euro) bitarteko establezimenduak: % 0,500.

100 milioi pezeta (601.012,10 euro) baino gehiagoko establezimenduak: % 0,625.

B) Berritik paratzen diren establezimenduetarako, irekitzeko lizentzia erdiesteko jarduera sailkatuen espedientea izapidatu beharrik ez badute, eta haien aurrekontua 10 milioi pezetakoa (60.101,21 euro) bada gehienez: 10.000 pezeta (60,10 euro). 10 milioi pezetatik (60.101,21 euro) goiti egiten badute, kotizazioa A atalaren araberakoa izanen da.

C) Lokala lekualdatzea:

Berritik paratutako establezimenduen % 90 ordaindu beharko dute.

D) Handitzeak edo sailkapen aldaketak.

a) Establezimenduak berritik paratzeak eta merkataritza jarduerak handitzeak tarifa berdinak izanen ditu.

b) Sailkapen aldaketengatik, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean egiten denari dagokionaren arteko aldea ordaindu beharko da, eta guttienez ere 10.000 pezeta (60,10 euro) A ataleko kasuetarako eta 2.000 pezeta (12,02 euro) B atalekoetarako.

E) Titulartasun aldaketak, lagapenak edo negozioaren eskualdaketak.

Berritik paratzen diren establezimenduetan adina ordaindu beharko da, non ez den eskabidea egiten udal lizentzia aurreko titularrari eman ondoko sei hilabeteetan, orduan 3.000 pezeta (18,03 euro) ordainduko baitituzte udal eskubideen truke lizentzia hori bera emateagatik.

3.-LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 500 pezeta (3,01 euro).

I.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 250 pezeta (1,50 euro).

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 100 pezeta (0,60 euro).

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 1.000 pezeta (6,01 euro).

I.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 500 pezeta (3,01 euro).

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 200 pezeta (1,20 euro).

4.-UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Banakakoa:

Pentsiodunak: 2.000 pezeta (12 euro).

4-9 urte bitartekoak: 2.500 pezeta (15 euro).

10-15 urte bitartekoak: 4.000 pezeta (25 euro).

15 urtetik goitikoak: 5.000 pezeta (30 euro).

Familiarena:

Senar-emazte jubilatuak: 2.500 pezeta (15 euro).

Senar-emazteak: 7.000 pezeta (43 euro).

3 kideko familiak: 9.000 pezeta (55 euro).

4 kideko familiak: 11.000 pezeta (67 euro).

5 kideko edo gehiagoko familiak: 13.000 pezeta (80 euro).

Sarrerak:

10 urtetik behera: 200 pezeta (1,5 euro).

10-15 urte bitarte: 300 pezeta (2 euro).

15 urtetik goiti: 600 pezeta (3 euro).

5.-EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

a) Herriko bestetan: 575 pezeta metro karratuko (3,5 euro).

b) Gainerakoetan, 325 pezeta metro karratuko (2 euro).

I.2. Bestetako saltokiak eta barrakak:

Orokorrean, denentzat 3.000 pezeta egunean (19 euro).

Bereziki, talka egiteko autoentzat eta horren gisakoentzat, 85.000 pezeta (511 eruo) aldi edo festa guztietarako.

I.3. Kalez kaleko merkatuak

Osasun arrazoiengatik, debeku da elikagairik saltzea.

Astean behin baizik ez dira eginen, ortziraletan zehatz- mehatz, eta nahitaez Triunfante karrikan egonen dira.

Tarifak egunean 2.000 pezetako kuota bakarra izanen du (13 euro).

I.4. Eremu publikoa obrekin okupatzea:

Lehen-lehenik argitu behar da ahal dela galarazi behar dela karrikak osorik okupatzea. Aldiz, ezinbertzezkoa bada, okupazio hori arautuko da eta, kasuan kasuko inguruabarrei begira, kuota berezia ordaindu beharko da, okupazio arruntarekiko proportzioa gordeko duena. Pasatzeko lekua uzten duena da okupazio arrunta, eta horren aldera kuota bakarra ordainduko da, karrikaren zer portzentaia okupatu duen kontuan hartu gabe: egunean 350 pezeta (3 euro).

6.-IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I epigrafea.-Ibilgailuen sarbidea.

Ibilgailuen sarbidea: 0 pezeta (0 euro).

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

Urtean 5.000 pezetako (31 euro) prezioari eutsiko zaio, Udalak ordaindu dutenei ematen dien bereizgarria paratu eta gero.

7.-MURCHANTEKO HILERRIAN NITXOAK ALOKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea (bakarra). Nitxoak alokatzeko, haien artean inolako bereizketarik egin gabe, hona prezioa: 78.000 pezeta bakoitza (470 euro), 30 urtetarako, luzatzen ahal bada ere, biok bat etorrita, epe bererako eta prezio berean.

8.-UDALAREN ERAIKIN, LOKAL ETA INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILPENA ARAUTZEKO ETA HORREN ALDERA PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEKO ORDENANTZA

a) Herriko etxea, eskolak, kiroldegia, erretiratuen kluba, La Paz karrikako lokalak eta gisakoak erabiltzeagatik:

Irabazi asmorik gabeko jardueretarako: "zero" kuota.

Irabazi asmoa duten jardueratarako, kasuan-kasuan aztertuko da.

Azken kasu horretan formula hau hartuko da kontuan Udalaren eraikin, lokalak eta instalazioak ordubetean erabiltzeko prezio publikoa kalkulatzeko: eskolaurtearen prezioa ikasle eta hilabete kopuruarekin biderkatu, horren emaitza emandako ordu kopururarekin zatitu eta emaitza hori bider lau egin.

b) Udal baskula: automatizatutakoan, ondoko prezioak izanen dira:

10.000 kilogramo arte: 100 pezeta (1 euro).

10.000 kilogramotik goiti: 200 pezeta (1 euro).

c) Herriko bestetako oholtza:

"Itzalean": 2.800 pezeta (17 euro), oholtza bakoitzeko.

"Eguzkitan": 2.000 pezeta (12 euro), oholtza bakoitzeko.

d) Ezkontza zibilak Herriko Etxean egitea:

Kuota bakarra, 10.000 pezeta (60 euro).

Ospakizun horretarako ordutegia: astelehenetik ortziralera, 8:00etatik 14:00etara; larunbatetan, 8:00etatik 13:30etara. Ordutegi horretatik kanpora, beraz, "arratsalde guztiak, igandeak eta jaiegunak" gelditzen dira.

e) Bestetako programa iragarkietarako erabiltzea:

Orrialde osoa: 7.000 pezeta (42,07 euro).

Orrialde erdia: 4.500 pezeta (27,05 euro).

Orrialde laurdena: 2.250 pezeta (13,52 euro).

f) Zinegotziek, alkatea barne, eta Udaleko langileek Udalaren aferetarako egiten dituzten bidaiak ordainduak izanen dira, honela:

-Dieta bakarra, egunean 3.000 pezeta (20 euro).

-Nork bere autoa erabiliz gero, kilometroko ordaina Nafarroako Gobernuak urtero ezartzen duenaren araberakoa izanen da.

9.-UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA ORDENANTZA

I. epigrafea (bakarra). Ikustaldiak, ofizioz, alderdi batek eskaturik ala salaketak eraginak izan, alor hauetan ezarritakoaren ondorioz: jarduera sailkatuak, eraikinen ikuskapena beren segurtasun neurriei dagokienez, aurri espedienteetako ikustaldiak, Udalaren ondarean kalteak egin ote diren frogatzekoak, obra lizentzien ondoriozkoak eta oro har hirigintzakoak, eta toki entitate honen ordenantza guztiek, udal erabakiek eta legezko nahiz erregelamenduzko gainerako xedapen aplikagarriek ezarritako arrazoiengatikoak.

Gutieneko ikustaldia: 1,5 lanordu, arkitekto, aparejadore, peritu edo antzeko batena: 10.000 pezeta (61 euro).

Hortik goitiko lanordu bakoitzeko: 5.000 pezeta (31 euro).

10.-OBRA-HONDAKINDEGIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Kuotak:

2. kuota.-Etxekoa: 8.000 pezeta/urtea (48,08 euro).

3. kuota.-Saltoki txikiak: 17.952 pezeta/urtea (107,89 euro).

4. kuota.-Saltoki ertainak: 28.050 pezeta/urtea (168,58 euro).

5. kuota.-Saltoki handiak: 37.026 pezeta/urtea (222,53 euro).

6. kuota.-Tabernak, jatetxeak eta enpresa handiak: 43.500 pezeta/urtea (261,44 euro).

Tarifak:

a) Kopuru ttikiak, dohainik, eta Erriberako hondakin solidoen Mankomunitateak jarritako edukiontzietan.

b) Kopuru ttikiak (obra-hondakindegira eramatea nahiago badute) eta gehienez ere bi bidaietarako, bigarrena barne, Las Hoyazas alderdira eraman beharko da, aldez aurretik Udalari baimena eskatuta eta 100 pezetako (0,60 euro)kuota ordaindu ondoren.

c) Hirutik zortzi bidaia arte, arestiko kasuan bezalaxe, 100 pezetako kuota igoko da 500 pezetara (0,60 eurotik 3,01 eurora).

d) Zortzi bidaia baino gehiago, nahitaez Udalarekin hitz egin beharko da kasu bakoitzean.

e) Edukiontzirik edo Las Hoyazas alderdiko Udalaren obra-hondakindegia ez bada erabili nahi, obra-hondakinak udalerriaren barreneko leku pribaturen batera eraman nahi izateagatik, aldez aurretik Udalari idatziz eskatu behar zaio, eta nahiz baimenik gabe nahiz bide hori erabiltzeko Udalaren kontrako agindua hautsiz hondakinak botatzen badituzte, arau-hausleei 50.000 pezetako (300,51 euro) isuna jarriko zaie.

11.-MURCHANTEKO UDALAREN HERRILURRETAKO BAZKALEKUEN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

8. art. Bazkalekuen balorazioa.

La Torreko bazkalekua: 1.486.720 pezeta (8.935,37 euro), hau da, 460 pezeta erreguko (2,76 euro), 3.232 erregu baitira eta ez baita kendurarik egiteko biderik, Juan Pablo Escudero Arévalo jaunaren larreak pribatuak izanik.

Monte de Las Viñasko bazkalekua: 2.027.880 pezeta (12.187,80 euro), hau da, 360 pezeta erreguko (2,16 euro), 5.633 erregu baitira.

Asprasko lotea: 782.440 pezeta (4.702,56 euro), hau da, 620 pezeta erreguko (3,73 euro), 1.262 erregu baitira.

12.-LABORANTZAKO HERRILURRAK APROBETXATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

d) Udal honen gainerako herrilur guztiak, beren egitura, egoera, kalitatea eta azalera urria dela-eta, ez dira laborantzarako erabiltzen ahal batere, eta finka mugakideen azalera handitzeko edo nekazaritzarako ez diren finketarako baizik ez dira eskatzen. Hori dela eta, maiz, desafektatu eta haien "erabilpenaren lagapena" egiten da. Prezio hauek daude indarrean:

-Nekazaritzarako bakarrik: 3tik 10 pezeta bitartean m2 bakoitzeko.

-Nekazaritza hutsaz haratako xedeak (hala nola, finka mugakideen azalera handitzeko edo irteerak lortzeko bideetara): 20tik 25 pezeta bitartean m2 bakoitzeko (0,12tik 0,15 eurora).

-Honelako xedeetarako: eraikuntza, biltegiak, industriak, aziendategiak edo gisakoak: 40tik 50 pezeta bitartean m2 bakoitzeko (0,24tik 0,30 eurora).

13.-ZIRKULAZIOAREN ORDENANTZA

27. art. Alkateak jarriko die zehapena Ordenantza honetako xedapenen aurkako arau-hausteei, isuna jarriz, zenbateko hauen arabera:

-Aparkatzea. 10 eta 11. artikuluak: 2.500 pezeta (15 euro).

-Ibilgailuak eramatea: 10.000 pezeta (60 euro).

Murchanten, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkatea, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0203319