52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L D A T Z

Ordenantza behin betikoz onetsirik

Aldazko (Larraun) Kontzejuko Batzarrak Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsi zuen, 2001eko abenduaren 2an, baita 2002ko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ere, urtarrilaren 23an. Jendaurrean egoteko epea iraganik hasiera batean onesteko erabakiaren kontra inork alegaziorik aurkeztu gabe, indarra duen legeriak xedatzen duenari jarraikiz, aipatu ordenantza behin betikoz onetsirik gelditu da.

Aldatzen, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Urak banatzeko Aldazko Kontzejuaren sarean, Kontzejuaren ardura, hirigunean, etxeko paretaren kanpo alderainokoa da, eta sarera lotzeko kontagailua kanpoan izanez gero, etxeko sarrerako paso-giltza kanpoan eta kontagailua baino lehen badago, Kontzejuaren ardura hartarainokoa izanen da, baina giltza etxearen jabearen bizkar izanen da.

2. art. Kontagailuaren funtzionamendu egokia eta mantentze-lanak higiezinaren jabeari dagozkio.

Kontagailuen lehen irakurketa 2002-1-1-ean eginen da. Hartara, partikular bakoitzak, egun horretarako, kontagailua baldintza egokietan eduki behar du. Baldintza egokietan ez badauka, berria paratuko zaio 15 egunean eta gastua kobratuko zaio.

Kontzejuak kontagailuan matxura edo funtzionamendu desegokia atzematen badu, jabeari jakinaraziko zaio eta honek hamabost egun baliodun izanen ditu moldatzeko.

Jabeak esandako epean kontagailua konpontzen edo aldatzen ez badu, Kontzejuak bere gain hartuko du konponketa, eta matxurak sortzen dituen gastu guztiak kobratuko dizkio.

3. art. Eraikuntza berrietan, kontagailuaren kostua eta hura paratzea jabearen edo sustatzailearen bizkar izanen da. Kanpo aldean paratu beharko da, ikusteko moduko tokian, isolaturik eta kontagailuetarako kutxa berezi baten barrenean sartua.

4. art. Sareko ura asketan banatzean, jabeak askari dagozkion guztiak hartuko ditu bere gain: paso-giltza, hormigoizko plataforma, aska bera, flotagailua eta paso-giltza.

5. art. Egin nahi duen edozein obra edo berrikuntzetarako, jabeak Kontzejuaren lizentzia edo baimena beharko du.

Debeku da oso ura euntze+ batetik bestera aldatzea, ura ekartzeko hitzarmenean sartu ez bada. Halakorik gertatuz gero, Kontzejuak ura moztuko dio onartu duen jabeari.

6. art. Kuota.

Kuota bakarra ezarri da eta hartan berdin jokatuko da, erabilera etxerako, industriarako edo abeltzaintzarako izan.

Kobratuko da:

-25 pezeta, kontsumituriko metro kubiko ur bakoitzetik, eta gutxienez ere 10 metro kubiko kobratuko dira hilabete bakoitzetik.

-Dagokion B.E.Z.

-Saneamenduari dagokion saria prezioan sartua dago.

7. art. Likidazioa eta dirubilketa.

Kontagailuaren irakurketa eta tasen likidazioa hiruhilekotik behin eginen da.

Tasak 6 hilabetetik behin kobratuko dira. Dirubilketa Nafarroako Toki Ogasunen gainean indarra duen Erregelamenduan jakinarazitako tributu-zorretarako aurreikusten den moduan eginen da.

Kuoten ordainketa Kontzejuaren aldeko helbideratzea eginez gauzatu daiteke, aurrezki kutxan edo Vasconia Bankuan.

Horretarako, zergadun bakoitzari ordainketak helbideratzeko inprimakia emanen zaio.

8. art. Kudeaketa arauak.

-Ur hornidura moztu ahal izanen zaio, badaezpada ere, bere barne instalazioa hondaturik duen hartunearen titularrari, ur galerak sortzen badira.

-Ura banatzeko sare orokorra hondatzeagatik gertatu ahal izan diren guztien berri eman beharko diote erabiltzaileek toki entitateari.

-Ordenantza honetan aurreikusitako ordainarazpenen bat ordaindu behar duten zergadun guztiak beharturik daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo beste zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

Ordenantza honetako arau-hausteak dira:

-Behar diren kuotak eta tasak ez ordaintzea.

-Zigiluak edo sarrailak aldatzea, kontagailuen neurketak faltsutzea edo ordaindu beharreko kuota eta tasetan iruzurra egitea.

-Entitate honetako langileek kontagailuen irakurketetean egiten duten lana oztopatzea edo horren aurrean aitzakiak jartzea.

-Ur hornidurarako lotura baimenik gabe edo baimendu ez bezalako baldintzetan egitea.

-2002-1-1erako behar bezalako baldintzak betetzen dituen kontagailua ez paratzea.

Zehapenak:

-Ehuneko 20ko errekargua tributu-zorraren zenbatekoaren gainean.

-6,01etik 601,01 euro bitarteko isuna, arau-haustearen larritasunaren ariora.

Ordenantza honek 2002-1-1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: A0203078