52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S E S M A

Lurraren desafektazioa

Udal honek, 2002ko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean paratzea herrilur batzuk desafektatzeko espedientea. Espedientean berean zehazten dira zein diren herrilurrak eta planoen bidez adierazten da non dauden kokaturik. Desafektazioaren xedea da herrilur horien mugakide diren finka partikular batzuekin trukea egitea, herri finken mugak erregularizatzeko.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluari jarraikiz. Horretarako, espedientea aztertu nahi duenaren esku dago, udal bulegoetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan. Alkatea, José María Olcoz Esteban.

Iragarkiaren kodea: A0202835