52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2002ko otsailaren 18an eman ebazpena (13/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Udaltzaingoaren gaztigu-orria, A/2001/181 espedientean instruitua, NA-2660-AG matrikulako ibilgailuak, Zouhair Chiffifig Moreno jaunak gidaturik, 2001eko abenduaren 1ean kale-argi bati egindako kalteei buruzkoa,

Ebatzi dut:

1.-Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea irekitzea, haien erantzulea zehazteko, 2.226,41 euro egiten baitute (370.443 pezeta).

2.-Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta egokiak iruditzen zaizkien agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako lekuetako batean idatziz egin beharko dute.

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela, ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduketak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0202834