52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako deialdia, 2002. urteko Sanferminetan 158 komun kimiko mugigarri paratu, mantendu eta zaintzeko kontratazioa egiteko

Alkateak 2002ko apirilaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, lehiaketa publikorako dei egiten da, 2002. urteko Sanferminetan 158 komun kimiko mugigarri paratu, mantendu eta zaintzeko kontratazioa egiteko.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Gehieneko aurrekontua: 81.413 euro (BEZa eta gainerako zerga aplikagarriak barne).

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatu kalea, 7-9 behea -Marceliano etxea-), 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguan aipatzen direnak. Jatorrizkoak edo konpultsatutako kopiak izan beharko dute, indarra duen legerian dioenaren arabera.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko ekitaldia: jendaurrekoa izanen da, pleguko 11.2 klausulan hala jartzen baitu.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen plegua interesatuen eskura dago Iruñeko Udalaren Zuzeneko Kudeaketarako Zerbitzuan (Merkatu kalea, 7-9 behea -Marceliano etxea-).

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203975