52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Lehiaketa, Agoitzen, 3 urte bitarteko haurrentzako zentro bat eraikitzeko obrak kontratatzeko

Udal honek, 2002ko apirilaren 4an hartutako erabakiaren bidez, lizitaziorako dei egiten du, honako kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: Agoitzen, 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako zentro bat eraikitzeko obrak kontratatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publiko irekia, presako tramitazioarekin.

Kontrata bidezko gehieneko aurrekontua: 306.516,18 euro, BEZa barne.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: udal bulegoetan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte. Egun hori baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean eta ordu berean bukatuko da.

Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Udaletxeko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Baldintza administratibo eta teknikoen pleguak lizatatzaileen eskura daude Agoizko Udaletxean eta Iruñeko Rubio paperdendan.

Agoitzen, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0203973