52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Belarrak errentan

Ribaforadako Udalak ahozko posturen bidezko enkantea eginen du, Udalaren jabetzako belarrak, hamahiru lotetan banatuak, errentan emateko. Bi urteko eperako emanen ditu, hain zuzen ere, 2002ko urriaren 1etik 2004ko irailaren 30era. Enkantea ekainaren 3an eginen da, goizeko hamabietan.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak espedientean daude, udal idazkaritzan ikusgai baitago.

Ribaforadan, bi mila eta biko apirilaren hamaseian. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0204341