52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Intendentziako orubea enkante publikoaren bitartez besterendua

Iruñeko Udalak, bi mila eta biko apirilaren hamaikan egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta harekin bat etorriz, erabaki da:

1.-Besterengarri deklaratzea Gartzia Ximenez, Yanguas y Miranda, Tutera eta Lizarra kaleen artean dagoen Intendentziako orubea, bai eta mugakide duen Yanguas y Miranda kaleko zatia ere.

2.-Enkante publikoaren bitartez Intendentziako orubea besterentzea eta, halaber, mugakide duen lurzatian azpieraikuntzako eskubide erreala eratzea, ekintza honetan onesten den baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituz, zeina erabaki honen zati banaezina baita.

3.-Hasierako prezioa 22.489.118,67 eurokoa izan da, zergak kanpo.

4.-Enkantearen prozedurako jendaurreko aldian, dokumentazioa lizitatzaileen eskura egonen da, Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako egoitzan, bulego orduetan (Armada etorbidea, 2-6.a).

5.-Nafarroako Gobernuari baimena eskatzea Intendentziako orubean ibilgailu partikularrak sar daitezen gauez eta egunez, hain zuzen ere Yanguas y Miranda kaleko arrapalatik.

6.-HAPOko aldaketarekin ezarritako gutxieneko aparkaleku kopurua dela-eta (plaza bat eraikitako 100 metro karratu bakoitzeko, sotoko lehen solairua barne), sobran diren plazak murriztu eginen dira, azalerari dagokionez, gertuen dagoen eremuan.

7.-Erabaki hau argitaratzea eta gai hauek lantzen dituzten Europako operadoreei helaraztea.

8.-Erabaki hau Herriko Etxeko iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan argitaratzea.

9.-Erabaki hau jakinaraztea Foru Komunitateko Administrazioari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138. artikuluan ezarritako ondorioetarako".

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204225