52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

HAPOko hiri lurzoruko 14-3 exekuzio unitatean (Valmayor bidea) dagoen orubearen xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Lizarrako Udalak, 2002ko martxoaren 7an egin bilkura arruntean, legez beharrezkoa den gehiengoaren quorumarekin, erabaki zuen behin betiko onestea Lizarrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko hiri lurzoruko U.E.14-3 exekuzio unitateko xehetasun azterlana (Valmayor bidea), "Grupo Inmobiliario Jesma, S.L." enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da iragarki hau, behar diren ondorioak sor ditzan.

Lizarran, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0203502