III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C I N T R U E N I G O
Kamioiak aparkatzeari buruzko arau fiskala hasiera batez onetsita
Udalak, 2002ko martxoaren 7an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, hitzez hitz erabaki hau hartu zuen:
Kamioiak aparkatzeari buruzko arau fiskala.
Ogasun Batzordearen otsailaren 12ko txostena irakurri zen, soilik ondokoa onestearen aldekoa bera: lurzoru publikoan kamioiak aparkatzeko zerbitzu publikoaren prezio publikoak arautzen dituen araua.
Udalbatzak, erabateko gehiengoz, erabaki du:
1.-Hasiera batez onestea kamioiak aparkatzeko zerbitzu publikoaren prezio publikoak arautzen dituen araua.
2.-30 eguneko jendaurreko aldia irekitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta.
Cintruenigon, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Alkatea, Faustino León Chivite.
Iragarkiaren kodea: A0203500