52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 26an emandako 5666 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-5457 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Nieves Machina Aranguren andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (32418/94 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5666 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5457 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Nieves Machina Aranguren andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (32418/94 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurka jarri da 00-5457 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Ordaindu beharreko zenbatekoa 20.601 pezeta da, hau da, printzipala (16.000 pezeta) gehi %20ko errekargua premiamenduagatik (3.200 pezeta) gehi berandutzagatiko korrituak (1.401 pezeta). Probidentzia hori Iruñeko Udalak errekurtsogilearen aurka egin duen premiamendu-espedientean eman da, borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko (32418/94 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, isuna betearazpen bidetik ordainaraztea ez dela zilegi adierazteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

3. Auzitegi honek uztailaren hogeita batean 456/98 zenbakiko Ustezko Egintzaren Ziurtagiria eman zuen eta haren bidez ezetsi egin zuen 95-0775 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; oraingo errekurtsogileak berak egin zuen errekurtso hori, oraingoan aurkatu duen bahitura-probidentzia eragin zuen zehapenari aurka egiteko.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean (indarra duen erregelamendua, abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuak onetsia).

Hala, bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Espedienteko agirietan ikusi dugunez, 32418/94 zenbakiko zehapen espedientearen ildotik ezarri zen zehapena preskribaturik zegoen. Hori dela eta, gogora ekarri behar dugu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluak dioena (1684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa): "zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa...". Oraingoan arau horren aginduz Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jo behar dugu (339/1990 Errege Dekretu Legegilea, martxoaren 2koa), eta haren 82.1 artikuluak dioenez, "zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta zehapenak betearazteko jarduketek soilik eten dezakete preskripzio epea". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1.b) artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio-egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio...". Eta 61. artikuluak berak 2. idatz-zatian ondokoa xedatu du: "etenaldia gertatuz gero, preskripzio epea berriz ere zenbatzen hasiko da zordunaren edo Administrazioaren azken jarduketaren egunetik aurrera".

Aurrekoa kontuan izanik, ikus dezakegu ezen, hizpide dugun kasu honetan, Administrazioaren azken egintzatik, hau da, premiamendu-probidentziaren jakinarazpenetik (1999ko maiatzaren 12an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari; jakinarazpen-agiria hartu zuen andreak -NAN 11.843.115- interesatuaren "ama" zela esan zion agente jakinarazleari, eta ez zuen agiria sinatu nahi izan, baina hori gorabehera tramitea burututzat eman daiteke; hala ere, Iruñeko Udalak ediktua argitaratu zuen, behar ez bezala erabiliz Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak -azaroaren 26ko 30/1992 Legea- ordezko gisa eskaintzen duen tresna; izan ere, jakinarazpena egiteko beste biderik ez dagoenean erabili behar da tresna hori, eta aztergai dugun kasuan ez da hala izan, zeren jakinarazpena arestian aipatu Legearen 59.2 artikuluan xedatutako eran egin baitzen), Administrazioaren hurrengo egintza baliodun eta eraginkorra arte (bahitura-probidentziaren jakinarazpena; 2000ko urriaren 5ean egin zen, eta Silvia Machina andreak hartu zuen jakinarazpen-agiria, errekurtsogilearen "ahizta" bera, agente jakinarazleari -Juana María Santamaría Marturet andrea, NAN 15.843.115- esan zionez), preskripzio epea baino denbora luzeagoa iragan zen, eta ez dago inon jasorik bitarte horretan Administrazioak ezer egin zuenik zorra kobratzeko. Beraz, zehapena preskribatutzat jo behar dugu. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau baiestea eta errekurritutako bahitura-probidentzia deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurkakoa (erreferentzia: 32418/94 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 26an emandako 5667 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-5458 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Nieves Machina Aranguren andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (10343/96 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5667 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5458 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Nieves Machina Aranguren andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (10343/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurka jarri da. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat ordainarazteko eman da, goian aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, bahitura-probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean (indarra duen erregelamendua, abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuak onetsia).

Hala, bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Errekurtso honetan aurkatu den bahitura-erabakiaren aurretik premiamendu-probidentzia eman zen eta behar bezala jakinarazi zen 1999ko urriaren 4an. Interesatuaren amak hartu zuen jakinarazpena. Probidentzia hori irmoa eta onartua da, behinola ez zitzaiolako errekurtsorik egin.

Errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluari eutsiz: "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira eta zehapenak betearazteko egintzek soilik eten dezakete preskripzio epea". Alegazio horri erantzunez hauxe gogorarazi behar dugu: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, esku artean dugun kasuan premiamendu-probidentzia 1999ko urriaren 4an jakinarazi zen, urte bereko abenduaren 4tik aurrera irmoa izan zen (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikziora jotzeko bi hilabeteko epea iragan baitzen errekurtsorik jarri gabe), eta ez zen urte bat igaro irmotasun egunetik preskripzio-epea eten zuen hurrengo egintzaren (bahitura-probidentzia) egunera arte; probidentzia horren jakinarazpena 2000ko urriaren 5ean egin zen. Ondoriotzat atera behar dugu, beraz, ez dela gertatu zorraren preskripziorik, errekurtsogileak besterik alegatu arren. Bestalde, ez dugu antzeman ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen akatsik gertatu denik prozeduran zehar.

Beraz, interesatuak aurkeztu dituen arrazoiak indargabeturik, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 26an emandako 5668 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-5459 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Nieves Machina Aranguren andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (12222/95 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5668 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5459 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Nieves Machina Aranguren andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (12222/95 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka. Egintza horren bidez zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak (20.362 pezeta) kobratzeko adina ondasun bahitzeko agindu zen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko premiamendu-espedientean, isun hori ez baitzen ordaindu borondatezko epean (12222/95 zenbakiko zehapen espedienteak). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, berari betearazpidez ordainaraztea ez dela zilegi adierazteko erregutu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, "baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik" plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera (1684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa).

Bigarrena.-Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, errekurtsoa jarri zaion bahitura-probidentziaren aurretik, 1999ko urtarrilaren 7an, Iruñeko Udalak premiamendu-probidentzia eman zuen eta interesatuari agente jakinarazlearen bidez jakinarazi zion 1999ko maiatzaren 12an (jakinarazpen-agiria hartu zuen andreak interesatuaren ama zela esan zuen), eta, espedientean ageri denez, irmoa eta onartua da, behinola ez zitzaiolako errekurtsorik egin.

Alabaina, zehapena preskribaturik zegoela ikusi dugu. Gogora ekarri behar dugu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluak dioena (1684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa): "zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa...". Oraingoan arau horren aginduz Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jo behar dugu (339/1990 Errege Dekretu Legegilea, martxoaren 2koa), eta haren 82.1 artikuluak dioenez, "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta zehapenak betearazteko jarduketek soilik eten dezakete preskripzio epea". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1 artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da b) "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio-egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio..." eta c) "errekurtsoak eta erreklamazioak aurkezten direnean, edozein motatakoak izanik ere". Eta 61. artikuluak berak 2. idatz-zatian ondokoa xedatu du: "etenaldia gertatuz gero, preskripzio epea berriz ere zenbatzen hasiko da zordunaren edo Administrazioaren azken jarduketaren egunetik aurrera ".

Kasu honetan zehapenaren preskripzio epea eten egin zen premiamendu-probidentzia interesatuari jakinarazi zitzaionean; eta betearazpen-egintza hori irmo bilakatu zen egunetik (jakinarazi eta handik bi hilabetera) Administrazioak hurrengo jarduketa baliodun eta eraginkorra egin zuen arte (errekurtso honetan aurkatutako bahitura-probidentzia, agente jakinarazlearen bidez jakinarazia 2000ko urriaren 5ean) urtebete baino gehiago iragan zen eta espedientean ez da ageri Administrazioak bitarte horretan zorra kobratzeko beste jarduketa baliodun eta eraginkorrik egin zuenik (ez zegoen zertan argitaratu premiamendu-probidentzia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletxeko ediktu-taulan, eta beraz, hura argitaratu zenean ez zen eten preskripzio-epea). Horregatik, zehapena preskribatutzat jo behar dugu. Bidezkoa da, beraz, errekurtso hau baietsi eta bahitura-probidentzia deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurkakoa (12222/95 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 16an emandako 4839 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-0198 eta 01-2985 zenbakiko gora jotzeko errekurtso metatuak ebatzi ditu; errekurtsoak, berriz, Eduardo Hernandorena Lozano jaunak jarri zituen, lehenbizikoa Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak trafikoko isun bat betearazpidez ordainarazteko 1999ko abenduaren 20an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka eta bigarrena 2001eko maiatzaren 10eko bahitura-diligentziaren aurka (30760/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4839 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0198 eta 01-2985 zenbakiko gora jotzeko errekurtso metatuei buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Hernandorena Lozano jaunak jarri ditu errekurtso horiek, lehenbizikoa Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak trafikoko isun bat betearazpidez ordainarazteko 1999ko abenduaren 20an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka eta bigarrena dirubiltzaile exekutibo beraren 2001eko maiatzaren 10eko bahitura-diligentziaren aurka (30760/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Hurrenez hurren, 01-0198 zenbakiko eta 01-2985 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dira Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten eta bahitura-diligentzia baten aurka. Horiek biak Iruñeko Udalak egindako premiamendu-espediente batean eman dira, borondatezko epean ordaindu gabeko isuna errekurtsogileari ordainarazteko (30760/98 zenbakiko zehapen espedientea), eta haien bitartez Eduardo Hernandorena Lozano jaunari 8.465 pezeta bahitu zaizkio Caja Navarrako kontutik. Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, berari betearazpidez ordainaraztea ez dela zilegi adierazteko eskatu du.

2. Auzitegi honek, urriaren 23ko 5632/00 Ebazpenaren bidez, 00-2249 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen. Oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen errekurtso hori, oraingoan aurkatu dituen bahitura-probidentziaren eta diligentziaren zio izan zen premiamendu-probidentziari aurka egiteko.

3. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

4. Auzitegi honek, bi errekurtsoen arteko lotura zuzena kontuan hartuta, 2001eko urriaren 11n 1456 zenbakiko Ebazpen-Probidentzia eman zuen, bi errekurtsoak metatzeko eta batera ebazteko.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Bahitura-probidentziaren aurka jarritako 198/01 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruz hauxe esan behar da: premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean (indarra duen erregelamendua, abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuak onetsia).

Hala, bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Errekurtso honetan aurkatu den bahitura-erabakiaren aurretik, Egitezko Aurrekarien 2. atalean azaldu den bezala, premiamendu-probidentzia eman zen, formazko betekizunak betez, eta interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion. Interesatuak haren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen.

Azkenik, kasu honetan ezin da baieztatu preskripzioaren erakunde juridikoa gertatu denik. Horri buruz, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hau (premiamendu-probidentziaren aurkakoa) jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Egia da ere Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaie Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso ezegokiei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan...". Ez dugu antzeman ordainketa geroratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen akatsik gertatu denik ere. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Hirugarrena.-Bahitura-diligentziaren aurka aurkeztu den 01-2985 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa dela-eta, esan behar dugu betearazpen egintzak ez direla egintza autonomoak, beraiek legeztatzen dituzten lehenagoko egintzen ondorioak baizik. Hain zuzen ere, errekurtso honetan aurkatu den bahitura-diligentzia arestian aztertu dugun bahitura-probidentziaren ondorio da eta hura bezalaxe ebatzi behar da.

Gogoratu behar da, gainera, bahitura-diligentzien aurka, izapide hutsak direnez, ezin dela jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesatuarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -3151 E.Ar.-).

Espedientean ondokoak ikusi ditugu: a) behinola premiamendu-probidentzia eman zen eta errekurtsogileari jakinarazi zitzaion b) premiamendu bidez ordainarazi beharreko zorrak jakinarazirik, eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren (abenduaren 20ko 1684/1990 E.D.) 108. artikuluan adierazitako epea bukaturik, zorra ordaindu gabe zegoenez, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an bahitura-probidentzia eman zuen (haren kontra ere gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da eta ebazpen honetan aztertu da); probidentzia horretan agindua eman zen zordunari zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko; c) interesatuak aukera izan zuen zorraren abala edo bermea jartzeko, ordainketa geroratu edo zatikatu zedila eskatzeko, eta bahitutakoen ordez beste ondasun batzuk bahitu zitezela eskatzeko, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluan adierazi bezala, baina ez zuen hala egin; d) Administrazioak adierazi zuen zordunaren ondasun ezagunetako batzuk bahitu zitezkeela, haren etxean sartu gabe atzematen ahal zirenak, hain zuzen ere (banku kontuetako saldoak), arestian aipatu erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen bezala; eta e) interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion bahitura-diligentzia (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 121.d) artikulua). Hori guztia kontuan izanik, Auzitegi honek uste du interesatuari ez zaiola babesgabeziarik eragin eta bidezkoa dela bahitura-diligentziaren aurka jarri duen errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: a) ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu 01-0198 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, interesatuari trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko premiamendu-espedientean eman den bahitura-diligentziaren aurkakoa (30760/98 zenbakiko zehapen espedientea); eta b) ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu 01-2985 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, arestian aipatu bahitura-probidentziaren ondotik eta espediente berean Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak errekurtsogilearen aurka eman duen bahitura-diligentziari jarri zaiona; bi egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 15ean emandako 5512 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-0199 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Miguel Betelu Ciganda jaunak jarri zuen, trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 1999ko maiatzaren 27an eta urriaren 7an eman zituen bi bahitura-probidentzien aurka (14402/98 eta 10464/99 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5512 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0199 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Miguel Betelu Ciganda jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 1999ko maiatzaren 27an eta urriaren 7an eman zituen bi bahitura-probidentzien aurka (14402/98 eta 10464/99 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zituen bi bahitura-probidentziaren aurka. Egintza horien bidez zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko agindu zen, trafikoko isun bi betearazpen bidetik ordainarazteko premiamendu-espediente banatan, isun horiek ez baitziren ordaindu borondatezko epean (14402/89 eta 10464/99 zenbakiko zehapen espedienteak). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, berari betearazpidez ordainaraztea ez dela zilegi adierazteko erregutu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, "baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik" plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera (1684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa).

Bigarrena.-Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, errekurtsoa jarri zaien bi bahitura-probidentzien aurretik Iruñeko Udalak beste horrenbeste premiamendu-probidentzia eman zituen, 1999ko maiatzaren 27an eta urriaren 7an; Auzitegi honetan horien kontrako errekurtsoak jarri ziren (00-2250 eta 00-2266 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoak) eta Auzitegi honek bi errekurtsoak ezetsi zituen, 2000ko urriaren 19an eman zituen 5558 eta 5559 zenbakiko ebazpenen bitartez. Horrela, jurisdikzioaren bidea ireki zen.

Horiek horrela, ezin da baieztatu zehapenak preskribatu direnik. Horri buruz, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hau (premiamendu-probidentziaren aurkakoa) jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Egia da ere Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaie Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso ezegokiei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan...". Ez dugu antzeman ordainketa geroratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen akatsik gertatu denik ere. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bi bahitura-probidentziaren aurka jarri dena (14402/98 eta 10464/99 zenbakiko zehapen espedienteak); egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 20an emandako 5582 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-0260 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eugenio Oroz Gaztelu jaunak jarri zuen, trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zituen bi bahitura-probidentziaren aurka (4118/98 eta 8213/99 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5582 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0260 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eugenio Oroz Gaztelu jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zituen bi bahitura-probidentziaren aurka (4118/98 eta 8213/99 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zituen bi bahitura-probidentziaren aurka. Probidentzia horiek trafikoko arau-hausteen ondorioz ezarritako bi isun ordainarazteko eman ziren, ez baitziren ordaindu borondatezko epean. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, bi probidentziak deusezta daitezela eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Erakundeen Egintzak eta Erabakiak aurkatzeko Erregelamendua aldarazten duenak, 22. artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) c) Errekurtsoaren bidez aurkatzen den egintzak behin betikoa eta irmoa den beste egintzaren bat berregiten duenean, edo behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaiolako irmoa eta onartua den beste egintzaren bat berresten duenean". Ildo berean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 28. artikuluak ere errekurtsoa onartezintzat jotzen du "aurkatzen den egintzak behin betikoa eta irmoa den beste egintza bat berregiten duenean...".

Errekurtso honetan aurkatutako bahitura-probidentziak 2000ko irailaren 8an emandako beste batzuk berregiteko eman dira. Lehengo horiek 2000ko urriaren 10ean jakinarazi ziren eta interesatuak berak errefusatu zituen, espedientean ageri denez (horrenbestez tramitea burututzat eman zen, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz), eta dagoeneko irmoak eta onartuak dira, ez zitzaielako errekurtsorik jarri behar ziren garaian eta eran. Beraz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 22.c) artikuluan eta oraingo AAJLren 28. artikuluan azaltzen diren inguruabarrak gertatu direnez, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipatu den gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi isunen ondorioz egindako zorra beterarazpen bidetik ordainarazteko erreklamazioaren aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 5ean emandako 5248 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1025 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Joaquín Piñeiro Chacón jaunak jarri zuen, establezimeduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5248 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1025 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Joaquín Piñeiro Chacón jaunak jarri du errekurtso hori, establezimeduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka.

Roberto Rubio Torrano jauna izan da ponentziagilea.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak, 2001eko urtarrilaren 8ko Ebazpenean, Joaquín Piñeiro Chacón jaunari bi isun jarri zizkion, bakoitza ehun mila pezetakoa, bi arau-hauste egiteagatik, ostalaritzako establezimenduak ixteko ordutegia zela-eta.

2. Piñeiro jaunak isunen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri du eta hartan Udalaren ebazpena deuseztatzeko eskatu du, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du; hartan, aurkatutako egintzaren legezkotasuna aldeztu ondoren, errekurtsoa osorik ezets dadila eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Errekurtsogileak, lehenengo eta behin, zehapen-espedienteko instruktorearen eta idazkariaren izendapenik ez zaiola jakinarazi eta horren ondorioz prozesu osoa deuseza dela alegatu du. Bada, izendapen hori egin ez izanak ez dakar prozeduraren deuseztasunik, errekurtsogileak nahi duen bezala, zeren eta, alde batetik, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28. artikuluak, arau-haustea arina denean erabili beharreko prozeduraren azalpenean, ez baitu berariaz adierazten instruktorea eta idazkaria izendatu behar direnik; bestalde, arau-hauste arinetarako prozedura horretan, esan beharrik ez dago, interesatuak alegazioak eta frogak aurkezten ahal ditu eta horrela erabat bermaturik dauka bere interesen behar adinako defentsarako eskubidea, baita instruktorerik ez idazkaririk izendatzen ez denean ere.

Jurisprudentzia bat dator tesi horrekin. Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko uztailaren 14ko Epaian (RJ 559) adierazi zuenez, administrazio-tramite horren faltak ez dakar inolako deuseztasunik, ez duelako norbanakoaren babesgabeziarik eragiten: "Instruktorea eta idazkaria izendatzeko tramiterik ez da aipatzen errepideen arloko zehapenei buruzko arau zehatzetan; hala eta guztiz ere, Erregelamenduaren 114. artikuluaren arabera, interesatuak egoki deritzen frogabide guztiak erabiltzen ahal ditu eta beharrezkotzat jotzen dituen alegazioak egiten ahal ditu, manu horretan ezarrita dagoen eta aztergai dugun kasuan gertatu den bezala". 1998ko urtarrilaren 9eko Epaian ere (RJ 559) instruktorearen eta idazkariaren izendapenaren jakinarazpenik ezak ez duela batere garrantzirik adierazi zuen Auzitegi Gorenak, erruztatuaren defentsarako eskubideen babesari begira, batez ere: "espedientatuari instruktorearen eta idazkariaren izendapenak jakinarazten bazaizkio (.), izendapenak ezesteko aukera izan dezan egiten da, eta errekurtsogileak ez du horrelakorik aipatu deskargu-idazkian; hortaz, ez du eskubide horren faltarik nabaritu. Izan ere, izendapen horiek ez jakinarazteak ez du ondorio nabarmenik ekartzen. Sala honek halaxe adierazi zuen 1976ko otsailaren 10eko Epaian ere (RJ 1976/89)".

Beraz, hizpide dugun kasuan, instruktorearen eta idazkariaren izendapena ez jakinaraztea arauz kanpokoa izanik ere, ezin liteke esan establezimenduak ixteagatiko ordutegiaren arloko arau-hauste arina egiteagatik hasitako prozedura deuseztatzea bezalako ondorio larria dakarrenik; are gutxiago, kontuan hartzen badugu errekurtsogileak ez zuela zehapen-prozeduraren akatsik salatu Udalak alegazioak egiteko eman zion epean, eta izendapena ez jakinarazteak ez duela batere murriztu interesatuak bere burua defendatzeko duen eskubidea.

Bigarrena.-Errekurtsogileak errugabetasun-usterako eskubidea urratu dela adierazi du, eta ez dituela egin leporatzen zaizkion arau-hausteak. Bada, hori ez da egia inondik inora ere. Azpimarratu behar da Iruñeko udaltzainek jarri zituztela salaketak, hau da, agintedun funtzionario publikoek, beren karguetan ari zirela, eta horrelako salaketak egiazkotzat jo behar direla. Horrela xedatzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 137.3 artikuluan eta zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko Erregelamenduaren 17.5 artikuluan.

Izan ere, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz adierazi duenez, "ustezko errugabetasuna funtsezko oinarria da prozedurari dagokionez eta berdin jarduten du zehapenak ezartzeko ahalmena burutzerakoan ere" (KAren 45/1997 Epaia, martxoaren 11koa), baina Auzitegi Gorenak zehaztu du, halaber, ustezko egiatasunari dagokionez Zergei buruzko Lege Orokorraren 145.3 artikuluaren bidez Zerga Ikuskatzailetzak egiten dituen akta eta diligentziek ezaugarri bera dutela -30/1992 Legearen 137.3 artikuluak agintaritza duten agenteek adierazi dituzten gertaerei dagokienez eta, ondorioz, Udaltzaingoko agenteek, ustezkotasun orokorra dute-, eta "ez dagoela beste inolako eragozpenik ikuskatzailetzako akta eta diligentziak frogatzeko bitarteko moduan ez erabiltzeko", eta "halaber, ezin zaie horiek legez dokumentu publiko bezala kalifikatzeari inolako arazorik jarri", eta, horregatik guztiagatik, adierazi diren tresna horiek "frogatzeko lehen bitartekoa dira", baina, argi dago, "erabateko eta eztabaidatu ezineko egiatasuna eman gabe", hori ezin delako Konstituzioari dagokionez onartu, eta gertatzen ahal da beste ondorio batzuk ekarriko dituzten bestelako froga batzuen bidez aldaraztea. eta horrek ez du esan nahi frogaren zama aldatzen denik, beste alderdiak aurkeztu duen frogaren egintzaren aurka jardutea baizik" (KAren 76/1990 Epaia, apirilaren 26koa).

Errekurtsogileak ez du kontrako frogarik aurkeztu prozedura osoan. Gainera, haren alegazioetatik ondoriotzat atera daiteke establezimendua irekita zegoela salaketa egin zen orduan; izan ere, une horretan lokaletik jendea irtenarazten ari zirelako baieztapena salatzaileek argi eta garbi gezurtatu dute, eta salatuak ez du ezer frogatu inguruabar horri buruz.

Ondorioz, salatu diren egintza horiek egia direla eta gertatu direla ulertu behar da, eta hori bidezko buletinetan adierazi diren terminoetan. Gertaera horiek, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste arinak dira eta horiei dagokien zehapena, lege beraren 27.1.a) artikuluan eta ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluan ezarri dena betez, Alkatearen eskumenekoa da. Alkateak eskubideak ditu eskumen hori eskuordetzeko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen aldarazpena ekarri duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 127.2 artikuluari eman zaion idazkuntza berrian ezarri dena betez.

Hirugarrena.-Isunaren zenbatekoari dagokionez, hori ere aurkatu egin baita, behin eta berriz aipatu diren 2/1989 Foru Legearen 26.3 eta 4 artikuluan eta 221/1991 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluan ezarri denaren arabera aztertu behar da. Manu horietatik lehenean ezarri denaren arabera: "Arau-hauste arinengatik isuna ezarriko da, kasu jakin bakoitzean arauz ezarriko den muntarekin, eta gehienez ehun mila pezetakoa". Bestalde, erregelamenduko manu horrek hau dio: "Ordutegian arau-haustea egitea (...) arau-hauste arina da eta 15.000 eta 100.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da, eta Alkateek ezarriko dituzte isunok"; eta Legearen 26.4 artikuluak hau dio: "Zehapenak sortu duten kalte erreal edo potentziala, subjektu erantzulearen asmoa edo utzikeria, arau-hausteak gizartean izan duen eragina, gertaera horretan izan diren inguruabar pertsonalak eta materialak eta, baldin eta horrelakorik badago, egintza horiek behin baino gehiagotan gertatzea edo errepikatzea aintzat hartuta ezarriko dira".

Bada, aipatu diren arau horiek kasu honetan gertatu diren egintzei aplikatu ondoren -ixteko ordutegia zenbat denboraz gainditu den, musikaren emisioaren bolumena, lokalean zegoen jende kopurua etab.- eta bai udal espedientean azaltzen diren arrazoi berberengatik dituen salaketa eta zehapenen aurrekariak kontuan hartuta, gogorarazita horien haztapen zurruna eginez gero zilegi litzatekeela errepikapena onartzen ahal dela eta, ondorioz, hobena astuntzea, esaten ahal da ezarri den zehapena zuzen graduatu zela muntari dagokionez, eta horiek baieztatu egin behar dira eta errekurtsoa ezetsi.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Joaquín Piñeiro Chacón jaunak jarri duena, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen 2001eko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren aurka, zeinen bitartez bi isun ezarri baitira, bakoitza 100.000 pezetakoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik, ebazpen hori Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 30ean emandako 5154 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1109 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Belzunce Alonso jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urriaren 27an emandako ebazpenaren aurka, honek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren 2000ko irailaren 19ko likidazioaren aurka jarri zena; udal garabiak ibilgailu bat kaletik erretiratu zuelako egin zen likidazio hori. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5154 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1109 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Belzunce Alonso jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urriaren 27an emandako ebazpenaren aurka, honek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren 2000ko irailaren 19ko likidazioaren aurka jarri zena; udal garabiak ibilgailu bat kaletik erretiratu zuelako egin zen likidazio hori.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau birjarpenezko errekurtso bat ezesteko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka jarri da. Birjarpenezko errekurtso horren bitartez aurka egin zitzaion Iruñeko Udalak garabi zerbitzuagatik igorri zuen likidazioari; likidazio hori egin zen garabiak zama-lanetarako aldean eta horrelako lanetarako erreserbatutako ordutegian aparkaturik zegoen ibilgailu bat eraman zuelako (Yamaguchi plaza-Errioxa etorbidea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, likidazioa deusezta dadila eta ordaindu duen kopurua itzul dakiola eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalaren garabi zerbitzuaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Iruñeko Udaltzaingoko funtzionarioak salaketaren alderdi guztiak berretsi ditu, eta interesatuak ez du kontrako frogarik aurkeztu (zehatzago, ez du frogatu garabiak eraman zuen ibilgailua -VW "California" modelokoa- merkatugaiak garraiatzeko erabiltzen denik, udal ordenantzan ezarritako eran, behintzat -Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 60 zenbakia, 1998ko maiatzaren 20koa-), eta salatutako egitatea ukatu baizik ez du egin. Garbi dago, beraz, garabi zerbitzuaren esku-hartzea eta zehapen espedientearen hasiera eragin zituen arau-haustea egin zela.

Bigarrena.-Errekurtsogilearen alegazioei erantzunez, azpimarratu behar dugu Garabi Zerbitzuarengatiko tasa ordaintzea ez dela zigorra; ez da zehapen prozedura baten ondorioa, non trafikoko arau-haustea egin duen pertsonaren erantzukizuna eta, halakorik bada, premiazko egoeragatiko aringarria neurtu behar diren. Aztergai dugun kasuan, aldiz, herritar batek ibilgailua zama-lanetarako aldean eta horrelako lanetarako erreserbatutako orduetan aparkatu du, horren ondorioz zerbitzu publiko batek esku hartu behar izan du eta herritar horrek ordaindu behar du zerbitzuaren kostua (zerga-tasa edo prezio publikoa). Beraz, ibilgailuaren jabeak erantzukizun objektiboa du eta ibilgailua berreskuratu aurretik nahitaez ordaindu behar ditu ibilgailua zama-lanetarako gunetik kentzeko egin diren gastuak, edo bestela ordainketa bermatu behar du, Trafikoari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatu bezala, eta beste kontu bat da ibilgailuaren gidariari egozten ahal zaion disziplinazko erantzukizuna.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eramaten ahal ditu "arriskua sortzen badute edo zirkulazioari traba egiten badiote...". Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.2 artikuluan zehazten ditu bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten kasuak. Salatutako egitatea kasu horietako bat da, xedapen horren g) idatz-zatian azaltzen dena. Horregatik, Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eta tasaren ordainarazpena antolamendu juridikoarekin bat datozela baieztatzen ahal dugu. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarritakoa, ebazpen horren bidez ezetsi egin baitzen Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren likidazioari egindako birjarpenezko errekurtsoa; egintza horiek baietsi beharrekoak dira eta baietsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 16an emandako 5539 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1556 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Iñigo Villamayor jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko azaroaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen Alkatetzak berak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko urtarrilaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (25834/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5539 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1556 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Angel Iñigo Villamayor jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko azaroaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen Alkatetzak berak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko urtarrilaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (25834/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarri da, birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzuen. Birjarpenezko errekurtso horren bitartez aurka egin zitzaion borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 2000ko urtarrilaren 24an berak emandako premiamendu-probidentziari. Isun hori trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zen, goian aipatu zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, aurkatu duen egintza deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Beste ezein ohar egin baino lehen, gora jotzeko errekurtso honetako eztabaidaren elementu faktikoak nabarmendu behar ditugu.

a) Zehapen espedientean eman zen ebazpen baten bidez, errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik.

b) Egintza horren kontra Auzitegi honetan 99-3454 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen 25834/98 udal espedienteari zegokion zatia (espediente horren ondorioz eman da hizpide dugun premiamendu-probidentzia), 1999ko azaroaren 17an emandako 13771 zenbakiko ebazpenaren bitartez. Ez zaio ebazpen horri aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

c) Isuna ez zen ordaindu borondatezko epean eta 2000ko urtarrilaren 24an premiamendu-probidentzia eman zen. Probidentziaren aurka birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu zen, eta horren ebazpenari egiten zaio aurka NAAri aurkeztutako gora jotzeko errekurtso honetan.

Bigarrena.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Espedientea azterturik ondorioztatu denez, Erregelamenduaren 99.1 artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletxeko ediktu-taulan argitaratu zen, eta, arestian esan dugunez, haren aurka gora jotzeko 99-3454 zenbakiko errekurtsoa aurkeztu zen. Bestalde, ez da antzeman ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen akatsik gertatu denik ere espedientearen tramitazioan.

Hirugarrena.-Interesatuak zehapenaren preskripzioa alegatu duela-eta, gogora ekarri behar dugu ezen, nahiz eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita" zenbatu behar den, bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez duela batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 83. artikuluan "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak eta Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Beste irmotasun mota hau, izan ere, ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurka egin ezin zaien egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Hala, egintza edo erabaki bati ez bazaio aurka egiten horretarako dagoen epean, egintza hori irmoa eta onartua izanen da epea bukatzen denean, eta orobat, errekurtsoa jarriz gero, hari erantzunez ematen den ebazpen edo epaian errekurtsoa ezesten denean ere, egintza edo erabakia irmoa izanen da epaiari aurka egiten ez bazaio edo errekurtso gehiago jartzeko beste auzialdirik ez badago.

Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, jadanik berari aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Ondorio desberdinak dituzten arauez ari gara: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legeak 138.3 artikuluan eta Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 83.1 artikuluan zehapenak noiztik aurrera betearaz daitezkeen zehazten dute, baina 132.2 artikuluan eta 81.2 artikuluan, hurrenez hurren, zehapena preskribatzeko epea noiz hasiko den zehazten dute. Bistan denez, inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.

Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidean aurkatzen ahal diren egintzak.

Azken batean, toki erakundeen egintza zehatzaileak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmoak direnez gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.

Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 1999ko azaroaren 17an eman genuen ezespen-ebazpena irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez zitzaiolako aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Horregatik, garbi dago ez zela iragan zehapena preskribatzeko urtebeteko legezko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzaren premiamendu-probidentzia bati jarritako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurkakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 30ean emandako 5157 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1614 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Joaquín Corell Corell jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko abenduaren 20an emandako ebazpen baten aurka, honek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren 2000ko urriaren 25eko likidazioaren aurka jarri zena; udal garabiak ibilgailu bat kaletik erretiratu zuelako egin zen likidazio hori. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5157 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1614 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Joaquín Corell Corell jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko abenduaren 20an emandako ebazpen baten aurka, honek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren 2000ko urriaren 25eko likidazioaren aurka jarri zena; udal garabiak ibilgailu bat kaletik erretiratu zuelako egin zen likidazio hori.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau birjarpenezko errekurtso bat ezesteko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka jarri da. Birjarpenezko errekurtso horren bitartez aurka egin zitzaion Iruñeko Udalak garabi zerbitzuagatik igorri zuen likidazioari; likidazio hori egin zen garabiak ibilgailu bat eraman zuelako, aparkaldi mugatuko aldean tiketik eta egoiliar-txartelik gabe aparkaturik zegoela eta (Rodeznoko kondea kalea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, likidazioa deusezta dadila eta tasaren zenbatekoa itzul dakiola eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalaren garabi zerbitzuaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, hauek ezin direlako agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean). Hala eta guztiz ere, erabat egiaztaturik daude salaketaren alderdi nagusiak, batez ere, ibilgailua aparkaldi mugatuko aldean zegoela eta ez zuela ez tiketik ez egoiliar-txartel baliodunik, Udal Gordailuan zerbitzuan ari zen udaltzainak (78 zenbakiduna) berretsi baititu alderdi horiek.

Bigarrena.-Errekurtsogilearen alegazioei erantzunez, azpimarratu behar dugu Garabi Zerbitzuarengatiko tasa ordaintzea ez dela zigorra; ez da zehapen prozedura baten ondorioa, non trafikoko arau-haustea egin duen pertsonaren erantzukizuna eta, halakorik bada, premiazko egoeragatiko aringarria neurtu behar diren. Aztergai dugun kasuan, aldiz, herritar batek ibilgailua aparkaldi mugatuko aldean aparkatu du tiketik eta egoiliar-txartel baliodunik gabe, horren ondorioz zerbitzu publiko batek esku hartu behar izan du eta herritar horrek ordaindu behar du zerbitzuaren kostua (zerga-tasa). Beraz, ibilgailuaren jabeak erantzukizun objektiboa du eta ibilgailua berreskuratu aurretik nahitaez ordaindu behar ditu ibilgailua aparkatuta zegoen lekutik kentzeko egin diren gastuak, edo bestela ordainketa bermatu behar du, Trafikoari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatu bezala, eta beste kontu bat da ibilgailuaren gidariari egozten ahal zaion disziplinazko erantzukizuna.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.e) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eramaten ahal ditu baldin eta "udal agintaritzak ezarritako aparkaldi mugatuko aldeetan aparkatzen badira horretarako behar den tiketa edo egoiliar-txartela jarri gabe"; hortaz, Udalaren garabi zerbitzuaren esku-hartzea eta tasaren ordainarazpena antolamendu juridikoarekin bat datozela baieztatzen ahal dugu. Gogora ekarri behar dugu, gainera, hirietan ibilgailuen geldialdi eta aparkaldiei buruzko arauak udal ordenantzetan ezartzen ahal direla, horrela xedatu baitute Bide Segurtasunari buruzko Legeak 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan. Iruñean aparkaldi mugatuko eta murriztuko aldeak gaur egun arautzen dituen udal ordenantza 1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (108 zenbakia). Udalek neurri zuzentzaileak hartzen ahal dituzte, ibilgailua ibilgetzea edo eramatea, besteak beste, aparkatu ahal izateko eduki behar duen agiria falta duenean. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarritakoa, ebazpen horren bidez ezetsi egin baitzen Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren likidazioari egindako birjarpenezko errekurtsoa; egintza horiek baietsi beharrekoak dira eta baietsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 8an emandako 5342 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2311 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Susana Sáenz de Navarrete García andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako ebazpen baten aurka, honek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren 2001eko urtarrilaren 17ko likidazioaren aurka jarri zena; udal garabiak ibilgailu bat kaletik erretiratu zuelako egin zen likidazio hori. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5342 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2311 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Susana Sáenz de Navarrete García andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako ebazpen baten aurka, honek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren 2001eko urtarrilaren 17ko likidazioaren aurka jarri zena; udal garabiak ibilgailu bat kaletik erretiratu zuelako egin zen likidazio hori.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau birjarpenezko errekurtso bat ezesteko ebazpenaren aurka jarri da. Birjarpenezko errekurtso horren bitartez aurka egin zitzaion Iruñeko Udalak garabi zerbitzuagatik igorri zuen likidazioari; likidazio hori egin zen garabiak zama-lanetarako aldean, horrelako lanetarako erreserbatutako ordutegian eta zama-lanik egin gabe aparkaturik zegoen ibilgailu bat eraman zuelako (Paulino Caballero kalea, 28). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, likidazioa deusezta dadila eta ordaindu duen kopurua itzul dakiola eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalaren garabi zerbitzuaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Administrazioak berak aitortu izan duen bezala, egiazkotasun uste hori ezin da hedatu aparkaldi mugatuaren kontrolatzaileengana; hauek ezin dira agintaritzaren agentetzat hartu, Nafarroako Polizi Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 14. artikuluko graduazio-zerrendan ez dituztelako sartu. Hala eta guztiz ere, administratuari zor zaion errugabetasun ustea indargabetzeko, Udalak aparkaldi mugatuaren kontrolatzailearen adierazpenaz gainera beste frogabide batzuk erabili ditu. Besteak beste, espedienteari argazkia eta krokisa erantsi dizkio eta horietan garbi ageri da ibilgailua behar ez bezala aparkaturik zegoela.

Bigarrena.-Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eramaten ahal ditu "arriskua sortzen badute edo zirkulazioari nahiz zerbitzu publikoren bati traba handia egiten badiote...". Urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuak 91. artikuluan zehazten ditu bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten kasuak. Salatutako egitatea kasu horietako bat da, xedapen horren 2.g) idatz-zatian azaltzen dena. Horregatik, aztergai dugun kasuan garabiak ibilgailua eramatea eta garabi zerbitzuarengatiko tasa ordainaraztea antolamendu juridikoarekin bat datoz.

Hirugarrena.-Hizpide dugun kasuan, ezin dugu aintzat hartu errekurtsogilea garabiaren zerbitzua ordaindu beharretik salbutuko lukeen premiazko egoerarik, garabiaren zerbitzua egina dagoelako, eta Zuzenbidearen arabera egina ere. Kostua ordaindu behar den edo ez zehaztu behar dugu, kostuaren jatorriari erreparatu gabe. Norbanako baten jardunaren ondorioz zerbitzu publiko bat lanean jarri behar izan da eta horren ordainez altxor publikoari tasa bat zor zaio. Herritar batek ibilgailua debekua dagoen lekuan aparkatu du, Udalak ibilgailua eraman behar izan du leku hori libre uzteko eta zerbitzuaren gastuak herritarrari egotzi dizkio, berdin dio zergatik aparkatu den ibilgailua leku horretan. Azken batean, ibilgailu baten erabiltzailearen erantzukizun objektiboaz ari gara. Herritar horrek Udalari gastua eragin dio eta ordaindu egin behar du, kalte-ordain gisa edo zerbitzuarengatiko tasa gisa. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, garabi zerbitzuarengatik Iruñeko Alkatetzak ordainarazitako tasaren likidazioari jarritako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurkakoa; likidazioa eta ebazpena berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko abenduaren 10ean emandako 5726 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2648 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Alfredo Baztán San Martín jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14817/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5726 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2648 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Alfredo Baztán San Martín jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14817/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen kontrako arau-hauste batengatik ezarri zen, 14817/00 zenbakiarekin instruitu zen zehapen-espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Erregelamenduko 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian jasotako kasua gertatu da, Administrazioak igorritako dokumentazioan ez baitago jasota zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaionik interesatuari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan xedatzen den bezala. Hain zuzen ere, ez dago jasorik zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletxeko ediktu taulan argitaratu aurretik hura interesatuaren azken helbide ezagunean (Amaya kalea, 2, 3-D, Iruña) jakinarazteko saiorik egin zenik (30/1992 Legearen 59.2 artikuluak, 4/1999 Legearen bidez aldatuta, bi saio egiteko agintzen du); ez dago inola ere esaterik helbide hori ezezaguna zenik, zeren bertan jakinarazi baitziren bai ebazpen-proposamena eta bai errekurtso honetan aurkatutako premiamendu-probidentzia ere. Jakina denez, "...ahalegin guztiak egin behar dira jakinarazpena interesatuari berari emateko, ediktu bidezko jakinarazpenera jo aurretik, azken hori, izatez, lege-fikzioa delako..." (Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 3. Epaitegiaren 2000-1-24ko Epaia). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta aurkatutako premiamendu-probidentzia deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (14817/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 15ean emandako 5507 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2679 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco González Cudeiro jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (11370/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5507 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2679 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Francisco González Cudeiro jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (11370/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Ordaindu beharreko zenbatekoa 19.250 pezeta da, hau da, printzipala (16.000 pezeta) gehi %20ko errekargua premiamenduagatik (3.200 pezeta) gehi berandutzagatiko korrituak (50 pezeta). Probidentzia hori 11370/00 zehapen espedientean ezarritako trafikoko isun bat interesatuari ordainarazteko eman da, ez baitu ordaindu borondatezko epean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; Iruñeko Udalak hala egin du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Dirubilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, beste batzuen artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Erregelamenduko 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian jasotako kasua gertatu da, espedientean ez baitago jasota zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaionik interesatuari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan xedatzen den bezala. Ediktua argitaratu aurretik bi saio egin ziren zehapena jakinarazteko, posta ziurtatuaren bidez, 2000ko urriaren 2an eta 4an, errekurtsogileak salaketa jakinarazi ziotenean eman zuen helbidean (Pio XII.a etorbidea, 10, 8-B, Iruña), baina ez ziren ordu desberdinetan egin (lehenbizikoa 11:00etan eta bigarrena 10:40an); beraz, ez zen bete Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoa.

Horri buruz, besteak beste, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipa daitezke (hurrenez hurren, 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.): "Prozesatzeko edo prozedurazko lege guztiek erabaki-organoaren eta auzi bateko aldeen arteko komunikazio egintzen (jakinarazpenak, errekerimenduak eta beste) inguruan jarritako tresna eta berme guztiek helburu eta izateko arrazoi bera dute: bermatzea benetan ezagutzaren partaidetza hori gauzatu dela edo, fikzio juridikoa eginez, hura inguruabar jakin batzuetan gertatu dela. Kopia edo eskualdatzearen ematea, jasotzen duenaren sinadura, haren nortasuna edo ediktuen argitaratzea, besteak beste, kanpoko zeinu materialak baizik ez dira, eta nolabait ere ezagutze bat adierazi edo aurresuposatzen dute; defentsarako eskubiderako hori berezkoa denez, ahal diren berme guztiak jarri beharko dira".

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribatuta zegoen, eta Administrazioak ofizioz aintzatetsi behar zuen egoera hori; izan ere, goian aipatutako epaietan azaltzen den bezala, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta hemen aurkaturiko probidentzia deuseza eta indarrik gabekoa dela deklaratzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak trafikoko isun baten ziozko zorra betearazpen bidetik kobratzeko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (11370/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 16an emandako 5540 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2711 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miren Nekane Magallón Gorospe andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (4386/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5540 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2711 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Miren Nekane Magallón Gorospe andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (4386/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, goian aipatu den zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Erakundeen Egintzak eta Erabakiak aurkatzeko Erregelamendua aldarazten duenak, 22. artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) c) Errekurtsoaren bidez aurkatzen den egintzak behin betikoa eta irmoa den beste egintzaren bat berregiten duenean, edo behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaiolako irmoa eta onartua den beste egintzaren bat berresten duenean". Ildo berean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 28. artikuluak ere errekurtsoa onartezintzat jotzen du "aurkatzen den egintzak aurreko beste egintzaren bat, behin betikoa eta irmoa, berregiten duenean...".

Errekurtso honetan aurkatutako premiamendu-probidentzia 2000ko urriaren 4an emandako beste bat berregiteko eman da. Lehengo hori interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion 2001eko otsailaren 20an (errekurtsogilearen amak, Carmen Gorospe andreak hartu zuen jakinarazpena), eta dagoeneko irmoa eta onartua dia, ez zitzaiolako errekurtsorik jarri behar ziren garaian eta eran. Beraz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 22.c) artikuluan eta oraingo AAJLren 28. artikuluan azaltzen diren inguruabarrak gertatu direnez, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu arestian aipatu den gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi isunen ondorioz egindako zorra beterarazpen bidetik ordainarazteko erreklamazioaren aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 14an emandako 56 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2735 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Mercedes Leza Goñi andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (24256/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"56 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2735 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Mercedes Leza Goñi andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (24256/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Ordaindu beharreko zenbatekoa 19.250 pezeta da, premiamenduagatiko errekargua eta korrituak sartuta. Isuna 24256/00 zenbakiarekin instruitutako zehapen espedientean ezarri zen, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-haustea egiteagatik. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak eta beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Erregelamenduaren 99.1 artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaion, formazko betekizunak betez. Lehenik posta zerbitzuaren bidez jakinarazteko saioa egin zen interesatuaren azken helbide ezagunean -Urdazubiko Monastegia kalea, 30, 5-C, Iruña-, baina, salaketa-orrian helbide hori agertzen bazen ere, bertan ez zuten interesatua ezagutzen. Beraz, zehapen-ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (154 zenbakia, 2000ko abenduaren 22koa) eta Iruñeko udaletxeko ediktu-taulan egon zen 2000ko azaroaren 14tik abenduaren 14a arte. Horrenbestez tramitea burututzat eman zen.

Jakina denez, ediktuen bidezko jakinarazpenak salbuespenezkoak dira; jakinarazpen sistema horretara jo daiteke, soil-soilik, interesatuari berari jakinarazpena egiteko saioek huts egiten dutenean edo, oraingoan bezala, interesatuaren helbidea ezezaguna denean (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua).

Gogoratu behar da Bide Segurtasunari buruzko Legearen 78.1 artikuluak dioena: "jakinarazpenen ondorioetarako, gidariaren eta ibilgailuaren titularraren helbidea izanen dela haiek adierazi dutena eta, halakorik ez badago, gidari eta arau-hausleen erregistroetan eta ibilgailuen erregistroan, hurrenez hurren, ageri direnak. Bai ibilgailuen jabeek bai gidatzeko baimenen jabeek ere, helbidea aldatzen badute, jakinarazi beharra daukate".

Hirugarrena.-Halaber, egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu. Ondore horretarako gogorarazi behar da zehapen-ebazpen horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal dela egintza eman duen organo berean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Bestalde, Udalaren administrazio-bidea agortu zenean ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Bestalde, ez dugu antzeman zehapena preskribatu denik (zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira -Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua-), ez ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeen akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun bat premiamendu bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (24256/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berritsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 9an emandako 4708 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2844 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Enry Yhonathan Montaño Ordóñez jaunak jarri zuen, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoa izanik ibilgailua gidatzeagatik zehapena ezartzeko Atarrabiako Udaleko Alkatetzak 2001eko ekainaren 19an eman zuen zehapenaren aurka (275/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4708 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2844 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Enry Yhonathan Montaño Ordóñez jaunak jarri du errekurtso hori, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoa izanik ibilgailua gidatzeagatik zehapena ezartzeko Atarrabiako Udaleko Alkatetzak 2001eko ekainaren 19an eman zuen zehapenaren aurka (275/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Atarrabiako Alkatetzak 75.000 pezetako isuna ezartzeko 2001eko ekainaren 19an eman zuen ebazpenaren aurka. Isun hori trafikoko arau-hauste oso larri batengatik ezarri zen, alegia, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoa izanik ibilgailua gidatzeagatik (Iruña-Irun errepidea, 0 km), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak egoki deritzen alegazioak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Atarrabiako Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean, agente salatzaileek salaketa baino lehentxoago egin zuten alkoholemia-kontrolaren emaitzen bidez. Kontrol hori "Drager" markako Alcotest 7110-E aparatu normalizatuarekin egin zen. Lehenbiziko neurketan arnasak 0,66 mg/l alkohol zeukan, eta bigarrenean 0,62 mg/l.

Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 23. artikuluan, jakina denez, alkoholemiaren bigarren neurketa hori egin beharra ezarri zen, interesatuaren eskubideak hobeto bermatzeko. Interesatuak hirugarren proba egiteko ere eskatzen ahal du edozein medikuntza-zentrotan, emaitzak beste biekin erkatzeko; interesatuak ez zuen halako erkatze-probarik eskatu eta orain ezin du babesgabeziarik alegatu. Ildo horretan, Konstituzio Auzitegiak hainbat aldiz adierazi du ondokoa: "inork ezin du babesgabeziarik alegatu egoera horren kausa berari leporatu ahal bazaio, dela ekintzarik eza, arretarik eza, hutsegitea edo axolagabekeria" (Konstituzio Auzitegiaren 101/1989, 29/1990 eta 52/1991 epaiak, besteak beste). Bestalde, salaketa egin eta berehala jakinarazi zen eta arau-hauslea identifikatu egin zen.

Neurgailuaren egokitasuna dela-eta, espedientean ageri denez, aparatu horrek aldiroko kontrol metrologikoa gainditua zuen eta hori horrela dela egiaztatu da ikuskapen-ziurtagiri egokiaren bidez.

Bigarrena.-Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna alegatu du errekurtsogileak. Horri dagokionez, gogorarazi behar dugu Auzitegi Gorenaren epaietan, besteak beste 1989ko urriaren 23koan -6990 E.Ar.-, 1990ko urtarrilaren 29koan -357 E.Ar.- eta 1997ko maiatzaren 21ekoan -4375 E.Ar.- behin eta berriz ezarri dena: "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Egia da, bestalde, Auzitegi Gorenaren Bigarren Salaren ebazpenetan behin eta berriz berretsi dela, besteak beste 1986ko maiatzaren 30ekoan (2907 E.Ar.), 1988ko martxoaren 15ekoan (2012 E.Ar.) eta 1991ko apirilaren 17koan (2798 E.Ar.), eta haren doktrina guztiz aplikagarria da Administrazioaren zehapen eremuan, ú"ustezko errugabetasuna behin-behineko egia dela, aurkako froga-jarduketa batekin deusezta daitekeena, froga txikiena izanda ere aski eta egokia bada..." Hori, kasu honetan, salaketa baino lehentxoago egindako toxikazio etilikoaren bi probetan gauzatzen da. Behar bezala homologatutako etilometroa erabili zen, gorago esan bezala, aldiroko kontrola gainditua zuena. Interesatuak, bere aldetik, ez du kontrako frogarik aurkeztu, salatutako egitea ukatu besterik ez du egin.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.5. artikuluan xedaturik dagoenez, martxoaren 24ko 5/1997 Legea indarrean jarri zenetik arau-hauste oso larria da "2.a) lege honen eraginpeko bideetan ibilgailuak gidatzea, arau bidez ezarritako alkohol tasak gainditu arte edari alkoholdunak edanda...". Gainera, 1999ko maiatzaren 6tik aurrera (egun horretan indarrean jarri baitzen urriaren 23ko 2.282/98 Errege Dekretua, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra aldarazi duena) arnasaren alkohol-tasa litroko 0,25 miligramo izan daiteke gehienez. Beste alde batetik, arau-hauste oso larriak egiteagatik gehienez 100.000 isuna ezartzen ahal da, lege-arau beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 75.000 pezetako isuna ezarri da, zenbateko zuzena, Auzitegi honen iritziz.

Espedientea aztertuta, ondoriozta daiteke, funtsean, legez eskatzen diren formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola alegazioak aurkezteko eta bere defentsarako frogak proposatzeko, Bide Segurtasunari buruzko legeko 79. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafiko aroko arau-hauste oso larri batengatik isuna ezartzeko Atarrabiako Alkatetzak emandako ebazpenaren aurkakoa (275/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús.-Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 9an emandako 4712 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2864 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Joaquín Paularena Chocarro jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14630/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4712 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2864 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Joaquín Paularena Chocarro jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14630/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Ordaindu beharreko zenbatekoa 12.028 pezeta da, premiamenduagatiko errekargua eta korrituak sartuta. Iruñeko Alkatetzak berak ezarri zuen isuna, trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko arau-hauste batengatik. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak eta beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Erregelamenduko 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian jasotako kasua gertatu da, Udalak igorritako dokumentazioan ez baitago jasota zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaionik interesatuari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan xedatzen den bezala. Hain zuzen ere, ez dago jasorik zehapena jakinarazteko bi saioak, posta zerbitzuaren bidez interesatuaren helbidean 2000ko azaroaren 20an eta 28an egindakoak, ordu desberdinetan egin zirenik, arestian aipatu legearen 59.2 artikuluak xedatzen duen bezala (4/1999 Legeak emandako idazkeran).

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen eta ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta premiamendu-probidentzia deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa (14630/00 zenbakiko zehapen-espedientea); ekintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 10ean emandako 4732 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2882 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Máximo Mariano Ezquer Landa jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko maiatzaren 19an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (16539/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4732 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2882 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Máximo Mariano Ezquer Landa jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko maiatzaren 19an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (16539/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurka jarri da. Diligentzia horren bidez 20.683 pezeta bahitu ziren, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra betearazpen bidetik kobratzeko, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak barne (zehapen espedientearen zenbakia gorago aipatu da). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, bahitura-probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean (indarra duen erregelamendua, abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuak onetsia).

Hala bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Espedientean ondokoak ikusi ditugu:

1. Errekurtso honetan aurkatu den bahitura-diligentziaren aurretik premiamendu-probidentzia eman zen, eta errekurtsogilearen helbidean ez zuten jaso nahi izan haren jakinarazpena. Horrelakoetan, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.3 artikuluan agintzen duenez, espedientean agerrarazi egin behar da interesatuak edo haren ordezkariak ez dutela jaso nahi izan Administrazioaren jarduketaren jakinarazpena eta jakinarazpen saioaren inguruabarrak azalduko dira, eta horrenbestez tramitea burututzat eman eta prozeduran aurrera eginen da. Gure Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak iritzi hori berretsi du (1996ko maiatzaren 21eko epaia -4320 E.Ar.-), esanez jakinarazpenak errefusatzea ez datorrela bat Administrazioak eta administratuek beren arteko harremanetan elkarri zor dioten onustearen printzipioarekin. Premiamendu-probidentzia hori irmoa eta onartua da, behar zen garaian eta eran ez zitzaiolako errekurtsorik egin.

2. Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 110. artikuluak ezartzen duen bezala, Dirubilketako Erregelamendu horretako 108. artikuluan aipaturiko epea eskatzen den dirusarrera egin gabe iragan zenez, bahitura-probidentzia agindu zen 2000ko irailaren 8an (errekurtsogileari 2000ko azaroaren 2an jakinarazi zitzaion), eta zordunaren ondasun eta eskubideak bahitzea agindu zen, behar zen kreditua, premiamenduzko errekargua, korrituak eta lehen administrazio egintzaren ondoren sortu diren edo sor daitezkeen kostuak ordaintzeko hainbestean. Bahitura-probidentzia hori irmoa eta onartua da, behar ziren garaian eta eran ez zitzaiolako errekurtsorik egin.

3. Errekurtsogileak aukera izan zuen Administrazioari bere ondasunei buruzko informazioa emateko, DEOaren 113.1.d) artikuluak eskatzen duen bezala, bai eta zorraren fidantza jartzeko eta haren ordainketa geroratu edo zatitu zedila eskatzeko ere.

4. ) Administrazioak bahigarri deklaratu zituen zordunaren ondasun ezagunak, eta haiek trabatzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 115. artikuluak eskatzen duen bezala; zordunari behar bezala jakinarazi zitzaion egindako bahitura, aipatu Erregelamenduko 121.d) artikuluak aurreikusten duen bezala.

Hirugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluari eutsiz: "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira eta zehapenak betearazteko egintzek soilik eten dezakete preskripzio epea". Alegazio horri erantzunez hauxe gogorarazi behar dugu: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Hori dela eta, aztergai dugun kasuan, zorraren preskripzio epea BSLren 81.2 artikuluaren arabera zehaztu behar da. Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1.b) artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio-egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio...".

Auzitegi honek aztertu dituen agirien arabera, kasu honetan zehapenaren preskripzio epea eten egin zen 2000ko azaroaren 2an, bahitura-probidentzia interesatuari jakinarazi zitzaionean (bahitura-probidentzia irmoa eta onartua da, behar zen garaian ez zitzaiolako errekurtsorik egin), eta egun horretatik Administrazioak preskripzio-epea eteteko indarra zuen hurrengo egintza egin zuen arte (bahitura-diligentzia jakinaraztea, 2001eko ekainaren 1ean), ez zen iragan urtebeteko epea. Beraz, zorra ez zen preskribatu eta bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea eta aurkatu den bahitura-diligentzia Zuzenbidearekin bat datorrela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurkakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 11n emandako 4774 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2920 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Reyes Sandúa Macaya andreak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Noaingo (Elortzibar) Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka (89/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4774 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2920 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Reyes Sandúa Macaya andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Noaingo (Elortzibar) Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka (89/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Noaingo Alkatetzak ezarritako zehapen baten aurka jarri da. Zehapen hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua merkatugaiak kargatu eta deskargatzeko aldean aparkatzeagatik, zama-lanetarako orduetan, halako lanik egin gabe (San Frantzisko Xabierkoa plaza). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta zehapena deusezta dadila eskatu du.

2. Noaingo Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza jakinarazi edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean jarri behar da gora jotzeko errekurtsoa, egintza berariaz agintzen bada. Legezko manu horrekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Erakundeen Egintzak eta Erabakiak aurkatzeko Erregelamenduaren II. kapituluari idazkera berria eman dionak, 22. artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Oraingoan ebazpen zehatzailea 2001eko maiatzaren 24an jakinarazi zen, legeak ezarritako betekizunak betez, eta gora jotzeko errekurtsoa 2001eko ekainaren 29an aurkeztu zen, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dela onartu beharrekoa eta ez dugula onartu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-hauste batengatik Noaingo Alkatetzak ezarritako zehapenaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan..-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 11n emandako 4786 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2964 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Aguinaga Alfonso jaunak jarri zuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (27813/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4786 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2964 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Fernando Aguinaga Alonso jaunak jarri du errekurtso hori, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (27813/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 10.000 pezetako isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua aparkaldi mugatuko aldean (Amaia kalea, 27) tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Arau orokor gisa, guztiendako administrazio prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan ezarrita dago ustezko arau-hausle guztiek eskubide kardinala dutela egozten zaizkien egitateak, egitate horiengatik leporatzen ahal zaizkien arau-hausteak eta ezartzen ahal zaizkien zehapenak jakinaraz diezazkieten, nahi izanez gero alegazioak aurkeztu ahal ditzaten eta Antolamendu Juridikoak onartzen dituen defentsabideak erabili ahal ditzaten.

Zehatzago, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 78.2 eta 79. artikuluetan agintzen duenez, salaketak egin eta berehala jakinarazten ez direnean, kasu honetan bezala, jakinarazpena ibilgailuaren titularraren helbidera bidali behar da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako arauak eta betekizunak betez, eta salatuari hamabost eguneko epea (egun baliodunak) eman behar zaio egoki deritzen alegazioak egiteko eta frogabideak proposatzeko.

Bigarrena.-Udalak bidali digun dokumentazioan ikusi dugunez, agintaritzaren agenteak ez zion salaketa berehala jakinarazi arau-hausleari, eta gero ere salaketa ez zen Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan ezarritako eran jakinarazi eta ez ziren eskaini artikulu horietan agindutako bermeak. Izan ere, salatuaren azken helbide ezagunean (Galar Zendea - Nafarroa) posta zerbitzuaren bidez jakinarazpena egitea ezinezkoa izan zen arren, ez dago jasorik iragarkirik jarri zenik hango udaletxeko ediktu-taulan. Arestian aipatu dugun legeak horrela egiteko agintzen du 59. artikuluko 4. idatz-zatian, Auzitegi Goreneko jurisprudentziak eskatzen duen bezala, besteak beste 1980ko apirilaren 22ko epaian (2592 E.Ar.), 1983ko urriaren 28koan (5285 E.Ar.) eta 1997ko martxoaren 13koan (2414 E.Ar.).

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (27813/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 6an emandako 5303 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2965 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José María Retegui Petricorena jaunak jarri zuen, egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (5256/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5303 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2965 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José María Retegui Petricorena jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (5256/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 10.000 pezetako isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua alde urdinean (Juan de Labrit kalea, 33.aren parean) egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen funtzionarioak frogabide ugari aurkeztu zituen (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...). Interesatuak, berriz, ez zuen alegaziorik egin (horrenbestez errugabetasun ustea indargabetu zuen, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 Epaiak dioen bezala), eta errekurtso honetan ere ez du kontrako frogarik aurkeztu. Beraz, ezbairik gabe arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den moduan egin zen.

Bigarrena.-Toki erakundeek udal ordenantzetan ezartzen ahal dute hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea, ahalmen hori eman baitzaie Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2. xedapen gehigarrian, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilaren 7 eta 38.4 artikuluetan (martxoaren 24ko 5/1997 Legeak eraldatutako testua) eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 93 eta 94. artikuluetan. Gainera, trafikoaren arazoak ekiditeko neurriak hartzen ahal dituzte, besteak beste, aparkatzeko ordutegi mugatuak ezartzea, eta bai neurri zuzentzaileak ere, besteak beste, ibilgailuak erretiratzea edo ibilgetzea, aparkaldi mugatuko aldeetan aparkatzen direnean horretarako baimen-agiririk eduki gabe, edo baimendutako aldia baino luzaroago aparkaturik irauten dutenean. Legearen aurreikuspen horiek garatzeko, eta aparkatzeko lekuak erabiltzaileen artean egoki banatzeko, Iruñeko Udalak estazionamendu mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen Udal Ordenantza onetsi zuen (1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Ordenantzaren 23.14 artikuluaren arabera, oraingoan salatu den egitatea arau-haustea da.

Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuak 91. artikuluan zehazten ditu bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten kasuak. Oraingoan Udalak aitortu egin du arau-haustea ezin dela kasu horietatik ezeinetan egokitu (ez delako egiaztatu ibilgailuak arriskurik edo oinezko, ibilgailu eta animalien trafikorako oztopo larririk sortzen zuenik), ezta errege dekretu beraren 94. artikuluaren arabera arau-hauste larriak diren kasuetan ere. Hortaz, arau-haustea arintzat jo behar da eta egin ere halaxe egin da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3 artikuluan xedatutakoa betez. Arau-hauste arinengatik 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal da gehienez, aipatu legearen 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 10.000 pezetako isuna jarri da. Beraz, honelako kasuetan Auzitegi honek erabiltzen duen irizpidearen arabera, bidezkoa da isunaren zenbatekoari eustea. Beste alde batetik, espedientean ikusi dugunez, legeak ezartzen dituen formazko beharkizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak aurkezteko, BSLren 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala; hain zuzen ere, salaketa egin eta berehala eman zitzaion arau-hausleari, salatzaileak idatzi zuen orrian ageri denez.

Hirugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak preskripzioa gertatu dela alegatu du. Horri erantzunez esan behar da ez dugula preskripziorik antzeman aztergai dugun kasuan. Preskripzioa gertatzen ahal da baldin eta, behin zehapen prozedura hasitakoan, interesatua prozeduraren hasieraren jakinean dagoela, prozedura eten egiten bada, hots, prozedurako jarduera guztiak gelditzen badira, eta ez da horrelakorik gertatzen prozesuan beharrezkoak diren diligentziak egiten ari diren bitartean, ez tramite hutsak. Errekurtsogilearen helbidean jakinarazpena egiteko saioak beharrezko diligentziatzat jo behar dira, zeren, jakinarazpenari eraginkortasun juridikoa emateko gai ez badira ere, huts egin baitzuten, Administrazio zehatzailearen jarduna ez zela eten erakusten baitute.

Horren ildotik, Bide Segurtasunari buruzko Legeak 81.1 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Arau-hauslea zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribatzen da, arau-haustea egiten den egunetik hasita. Preskripzio-epe hori eten eginen da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada; edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, edo 78. artikuluan ezarritako eran jakinarazpena egiten denean".

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau-hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribatzen da, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu artean, arau-haustea preskribatu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Jakinarazpenetarako helbideari dagokionez, BSLren 78. artikuluak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 11. artikuluak hauxe diote: "1. Jakinarazpenak egiteko orduan, gidariaren eta ibilgailuaren titularraren helbidetzat joko dira interesatuek berariaz adierazitakoak, edo, horrelakorik ezean, gidarien eta arau-hausleen erregistroetan ageri den helbidea eta ibilgailuen erregistroetan ageri dena, hurrenez hurren.

Bai ibilgailuen titularrek eta bai gida-baimenen titularrek helbide-aldaketen berri eman behar dute.

2. Egiten diren unean jakinarazten ez diren salaketen jakinarazpenak eta zehapen-prozedurako gainerako jakinarazpenak artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatutako helbidera bidaliko dira, eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako arauak eta betekizunak beteko dituzte".

Manu horietan xedatutakoa ikusirik, eta errekurtsogileak arau-haustearen preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela alegatu duenez gero, horri erantzunez esan behar dugu salaketa 2001eko urtarrilaren 10ean egin zela eta arau-haustearen preskripzio epea eten egin zela zehapen-ebazpena interesatuari bere etxean jakinarazteko saioak egin zirenean (alferrik, interesatua kanpoan zelako) 2001eko martxoaren 7an eta 9an (horregatik jakinarazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2001eko ekainaren 8an eta udaletxeko ediktu-taulan jarri zen).

Aurrean azaldutakoaren arabera, administrazio-espediente honetan egin diren jakinarazpen saioak Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59. artikuluan ezarritako moduan egin direla ondorioztatu behar da. Argigarria da, halaber, Prozedurari buruzko Legearen 58.4. artikuluan adierazten dena, alegia, prozedurak iraun dezakeen epea bukatu aurretik jakinarapenak egiteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen-agirian ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala kreditatzea. Analogiaz baino ez bada ere, jakinarazpen saioek iraungitasun-epea eteten badute, zentzuzkoa dirudi preskripzio-epea ere eteten dutela uste izateak.

Hala, bada, kontuan izanik Administrazioak egin dituen jarduketak eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak (81.1 artikuluan eta 18.1 artikuluan, hurrenez hurren) ezarritako hiru hilabeteko preskripzio epearen etenaldien hasierari eta amaierari buruzko egungo araubidea (etenaldia amaitu dadin beharrezkoa da prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irautea salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik), ondoriotzat atera behar dugu zehapen-prozedura honen tramitazioan ez dela deus gertatu aztertzen ari garen arau-haustearen preskripzioa eragin duenik. Beraz, ez dago onartzerik errekurtsogilearen alegazio hori eta bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurkakoa; ebazpen hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 11n emandako 4789 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3002 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Lourdes Rípodas Zabalza andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko otsailaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2000ko irailaren 28an emandako ebazpenaren aurkakoa (16992/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4789 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3002 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Lourdes Rípodas Zabalza andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko otsailaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2000ko irailaren 28an emandako ebazpenaren aurkakoa (16992/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko otsailaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak 10.000 pezetako isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik hasi zen zehapen-espedientean, ibilgailua aparkaldi murriztuko aldean (Kale Berria; "Hotel Maisonave") egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatu zelako, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deusezteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarria "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia -3935 E.Ar.-).

Udalak igorritako espedientea aztertuta, antzeman da arau-hauslea zehatzeko ekintzaren preskripzioa gertatu dela; izan ere, preskripzio epea eten egin zen salaketa eta ebazpen-proposamena jakinarazi zirenean, baina, interesatuak ebazpen-proposamenaren aurkako alegazioen idazkia aurkeztu ondoren (2000ko uztailaren 21ean aurkeztu zuen), epe hori berriz hasi zen aurrera egiten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 132.2. artikuluan xedatu bezala, zehapen-espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon zelako interesatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik. Egoera horrek hiru hilabete baino askoz gehiago iraun zuen, eta Administrazioak hiru hilabeteko epea dauka zehapenak ezartzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arabera (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi duena, 81. artikulua). Gainera, Udalak ofizioz adierazi behar izan zuen arau-haustea preskribatua zela.

Zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik (baina Administrazio zehatzailearen egintza ezagatik preskripzio epeak berriz ere aurrera egiten zuela) hura Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio alferrik egin ziren 2000ko urriaren 2an eta 4an, interesatuaren azken helbide ezagunean -Pio XII.a etorbidea, 14, 6-B, Iruña (Nafarroa)- eta egintza horiek preskripzio epea ez ote zuten geldiarazi pentsa liteke. Gure iritziz epea ez zen eten, zeren jakinarazpen saio biak ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 11:00etan eta bigarrena 11:45ean), arestian aipatutako legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 4/1999 Legeak aldarazia).

Jakina da jakinarazpen akastunek ez dutela geldiarazten preskripzio-epea, jurisprudentzian maiz azaldu denez: "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta aurkatutako ebazpenak deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen zinegotzi berak 16992/00 zenbakiko zehapen-espedientean trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzeko emandako beste ebazpen baten aurkako birjarpenezko errekurtsoa; bi ebazpenak deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 11n emandako 4790 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3004 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rafael Amorena Barberena jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko otsailaren 8an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2000ko irailaren 28an emandako ebazpenaren aurkakoa (10316/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4790 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3004 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rafael Amorena Barberena jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko otsailaren 8an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak 2000ko irailaren 28an emandako ebazpenaren aurkakoa (10316/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, 5.000 kg-tik gorako GPB duen ibilgailua udal mugartean (Katalunia etorbidea, z/g) aparkatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela (10316/00 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deusezteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarria "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia -3935 E.Ar.-).

Udalak igorritako espedientea aztertuta, antzeman da arau-hauslea zehatzeko ekintzaren preskripzioa gertatu dela; izan ere, preskripzio epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (2000ko apirilaren 6an jakinarazi zela ulertu dugu; interestuak egun horretan salaketaran aurkako alegazioak aurkeztu zituen, salaketaren eguna 3, Udalak bitarte labur horretan artean salaketa interesatuaren helbidera bidali gabe baitzuen), eta geroago berriz eten zen ebazpen-proposamena jakinarazi zenean (uztailaren 24ko 89/00 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta Iruñeko udaletxeko iragarki-taulan jarri zen), baina, interesatuak ebazpen-proposamenaren aurkako alegazioak aurkeztu ondoren (2000ko abuztuaren 14an aurkeztu zituen), berriz hasi zen aurrera egiten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 132.2. artikuluan xedatu bezala, zehapen-espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon zelako ustezko arau-hausleari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik. Egoera horrek hiru hilabete baino askoz gehiago iraun zuen, zehapena 2000ko abenduaren 22an jakinarazi baitzen, 154 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruneko udaletxeko iragarki-taulan jarriz; Administrazioak, ordea, hiru hilabeteko epea dauka zehapenak ezartzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren arabera (81.1 artikulua eta 18.1 artikulua, hurrenez hurren). Gainera, Udalak ofizioz adierazi behar izan zuen arau-haustea preskribatua zela.

Zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik (baina Administrazio zehatzailearen egintza ezagatik preskripzio epeak berriz ere aurrera egiten zuela) hura Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio alferrik egin ziren 2000ko urriaren 2an eta 4an, interesatuaren azken helbidean -Eskirotz kalea, 4, 14-C, Iruña- eta egintza horiek preskripzio epea ez ote zuten geldiarazi pentsa liteke. Gure iritziz epea ez zen eten, zeren, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren). Jakinarazpen saio horiek, espedientean ageri denez, postako langileak betetako jaso-agiriaren gordekina erantsi baitzaio, biak ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 13:10ean eta bigarrena 12:20an), arestian aipatu 30/1992 Legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra ("ordu desberdinetan" egin behar dira). Bidezkoa da, beraz, errekurtso hau baiestea, eta hartan aurkatutako egintza, birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena alegia, deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, zinegotzi berak 10316/00 zenbakiko zehapen-espedientean trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzeko emandako beste ebazpen baten aurka; bi ebazpenak deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 16an emandako 4843 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3013 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús María Beroiz Equiza jaunak jarri zuen, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (30048/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4843 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3013 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Jesús María Beroiz Equiza jaunak jarri du errekurtso hori, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (30048/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, hiri barnean (Pio XII.a etorbidea - Errioxa kalea) 81 Km/orduko abiaduran ibiltzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela (30048/00 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarria "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia -3935 E.Ar.-).

Udalak igorritako espedientea aztertuta, antzeman da arau-hauslea zehatzeko ekintzaren preskripzioa gertatu dela; izan ere, preskripzio epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (agenteek salaketa egin eta berehala jakinarazi zuten; salaketaren eguna: 2000ko irailaren 23a), baina, interesatuak salaketaren aurkako alegazioak aurkeztu ondoren (2000ko urriaren 11n aurkeztu zituen), zehapen-espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon zen interesatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, eta ondorioz preskripzio-epea berriz hasi zen aurrera egiten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 132.2. artikuluan xedatu bezala. Egoera horrek hiru hilabete baino askoz gehiago iraun zuen, zehapena 2001eko ekainaren 8an jakinarazi baitzen, 70 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruneko udaletxeko iragarki-taulan jarriz; Administrazioak, ordea, hiru hilabeteko epea dauka zehapenak ezartzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren arabera (81.1. artikulua eta 18.1. artikulua, hurrenez hurren). Gainera, Udalak ofizioz adierazi behar izan zuen arau-haustea preskribatua zela.

Jakinarazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik, ebazpen-proposamena eta zehapena Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bina saio alferrik egin ziren, 2000ko azaroaren 14an eta 16an eta 2001eko martxoaren 6an eta 8an, hurrenez hurren, interesatuak salaketa jakinarazi ziotenean eman zuen helbidean -Gayarre kalea, 2, behekoa, Iruña-, eta egintza horiek preskripzio epea ez ote zuten geldiarazi pentsa liteke. Gure iritziz epea ez zen eten, zeren, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren). Jakinarazpen saio horiek, espedientean ageri denez, postako langileak betetako jaso-agirien gordekinak erantsi baitzaizkio, ia ordu berean egin ziren (2000ko azaroaren 14an eta 16ean biak ere 13:25ean, eta 2001eko martxoaren 6an eta 8an 10:45ean), arestian aipatu 30/1992 Legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra ("ordu desberdinetan" egin behar dira). Bidezkoa da, beraz, errekurtso hau baiestea, eta hartan aurkatutako ebazpen zehatzailea deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (30048/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 16an emandako 4844 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3014 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Izquierdo Fernández jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapenak ezartzeko ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an eman zituen lau ebazpenen aurka (33269/00, 35169/00, 36256/00 eta 37199/00 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4844 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3014 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Miguel Angel Izquierdo Fernández jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapenak ezartzeko ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an eman zituen lau ebazpenen aurka (33269/00, 35169/00, 36256/00 eta 37199/00 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako lau ebazpen zehatzaileren aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eskuordezpenaren bitartez). Ebazpen horien bidez 10.000 pezetako lau isun jarri ziren trafikoko beste horrenbeste arau-hauste egiteagatik, alegia, 5.000 kg-tik gorako GPB duen ibilgailua lau aldiz udal mugartean aparkatzeagatik. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak eta beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, aurkatu dituen egintzak deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituzten espedienteak igorri ditu. Ez du erantsi aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoak salatu zituen egitateak erabat egiaztatu dira espedientean, zeren, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatu bezala, trafikoa zaintzearen ardura duten agintaritzaren agenteek egindako salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen baitute. Interesatuak garaia zenean ez zuen alegaziorik egin salaketen aurka eta orain ere, errekurtsoaren aldian, ez du kontrako frogarik ekarri. Argi dago, beraz, zehapen espedienteak eragin zituzten arau-hausteak egin zirela.

Bestalde, egia da agintaritzaren agenteen salaketak berehala jakinarazi behar direla, Trafikoari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina bidezko arrazoiak daudenean geroago ere jakinarazten ahal dira, eta jakinarazpena geroratzearen arrazoiak (kasu honetan, arau-hauslea salaketaren lekuan ez egotea) salaketa-orrian agerrarazi behar dira.

Bigarrena.-Salaketak lehendabizi ibilgailuaren titularrari (Transportes Olaiz, S.L.) jakinarazi zitzaizkion. Errekurtsogileak besterik badio ere, jakinarazpen horrek, Bide Segurtasunari buruzko 81.2 artikulua eta berari loturik 78. artikulua aplikatuz gero, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar. Preskripzio epea hiru hilabetekoa da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluaren arabera, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak emandako idazkeran.

Gero gidaria identifikatu egin zen eta salaketak berari jakinarazi zitzaizkion posta zerbitzuaren bidez, 2001eko otsailaren 21ean. Orduan hamabost egun balioduneko epea hasi zen, salatuak nahi izanez gero alegazioak eta probak aurkeztu zitzan. Alegazioak aurkeztu ondoren, edo alegazioak aurkezteko epea bukatu ondoren, preskripzio-epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko arau-hausleari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluak dioenez, eta aztergai dugun kasuan ez da horrelakorik gertatu. Izan ere, alegazioak aurkezteko epea bukatu zenetik hilabete iragan baino lehen, ebazpen zehatzaileak jakinarazteko bi saio egin ziren posta zerbitzuaren bidez, 2000ko apirilaren 9an eta 11n, interesatuaren helbidean (Merkatal Hiribidea, 12, 4-B, Barañain, Nafarroa), eta horrenbestez garbi dago zehapen espedientea ez zela hilabete baino luzaroago geldirik egon. Beraz, salaketaren jakinarazpena egin zenetik etenda zegoen preskripzio-epeak ez zuen gehiago aurrera egin.

Eta hori horrela da zeren, preskripzioaren institutu juridikoa gauzatu dela esan ahal izateko, hauxe gertatu behar baita, jurisprudentziak maiz adierazi izan duen bezala: behin zehapen prozedura hasitakoan, eta interesatua horren jakitun dela, prozedura erabat gelditzea, hau da, jarduera guztiak bertan behera geratzea, eta hori ez da gertatzen prozesuan beharrezkoak diren diligentziak egiten ari diren bitartean, ez tramite hutsezkoak, Administraziotik kanpo eragina edo oihartzuna dutenak baizik. Kasu honetan, zehapena jakinarazteko bi saioak egin dira.

Hirugarrena.-Hirietan ibilgailuak geratu eta aparkatzeko arauak udal ordenantzetan ezartzen ahal dira, horrela xedatu baitute Bide Segurtasunari buruzko Legeak 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan. Iruñean indarra duen trafikoaren arloko udal ordenantzak (1998ko maiatzaren 20an 60 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena) 33. artikuluan debekatu egiten du udal mugartean 5.000 kg-tik gorako GPB duten ibilgailuak aparkatzea.

Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Ildo beretik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 91.3 artikuluak zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, behar ez bezala aparkaturik egon arren, ez arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen ez badu.

Arau-hauste arinak egiteagatik 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal da gehienez, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan lau isunak 10.000 pezetakoak dira, Auzitegi honen iritziz zenbateko zuzena.

Bestalde, zehapen espedientean ikusi dugu legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko lau arau-hauste egiteagatik isun bana ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman zituen lau ebazpenen aurka jarritakoa (33269/00, 35169/00, 36256/00 eta 37199/00 zenbakiko zehapen espedienteak); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 28an emandako 5708 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3029 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Javier Pulgarín Unzué jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko uztailaren 3an emandako bahitura-diligentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (34532/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5708 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3029 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Javier Pulgarín Unzué jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko uztailaren 3an emandako bahitura-diligentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (34532/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau birjarpenezko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka jarri da. Birjarpenezko errekurtsoaren bidez aurka egin zitzaion Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia bati, zeinen indarrez 14.692 pezeta baitu baitziren trafikoko isun bat gehi premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko (zehapen espedientearen zenbakia goian aipatu da). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, diligentzia deuseza dela adierazteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean (indarra duen erregelamendua, abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuak onetsia).

Hala, bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Espedientean ondokoak ikusi ditugu:

1. Aztertzen ari garen bahitura-diligentzia hau premiamendu-probidentzia baten ondorio da. Premiamendu-probidentzia interesatuari jakinarazi zitzaion, hark 99-6893 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta guk errekurtsoa ezetsi egin genuen 2000ko otsailaren 28ko 982 zenbakiko ebazpenean.

2. DBEOren 110. artikuluak agintzen duen bezala, Dirubilketari buruko Erregelamenduak berak 108. artikuluan ezartzen duen epea bukatutakoan, zorra ordaindu gabe zegoenez, bahitura-probidentzia eman zen eta hartan agindua eman zen zordunari ondasunak eta eskubideak bahitzeko, kobratu beharreko kreditua eta Administrazioaren hasierako egintzaren ondotik sortuak ziren eta aurrerantzean sor zitezkeen premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak ordaintzeko hainbestean.

3. Errekurtsogileak aukera izan zuen Administrazioari bere onda sunei buruzko informazioa emateko, DBEOren 113.1.d) artikuluan aurreikusi bezala, eta bai zorraren bermea jartzeko eta ordainketa geroratu edo zatikatu zedila eskatzeko ere.

4. Administrazioak adierazi zuen zordunaren ondasun jakin batzu k bahitu zitezkeela, haren etxean sartu gabe atzematen ahal zirenak, arestian aipatu erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen bezala. Zordunari behar bezala jakinarazi zitzaion egindako bahitura, DBEOren 121.d) artikuluan ezarritakoa betez.

Hirugarrena.-Azkenik, ez dago esaterik zehapena preskribatu denik. Horri buruz, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtsoa ez dela errekurtso hierarkikoa eta horrelako errekurtsoa jartzeak ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua eta maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 8.1. artikulua). Baina, beste alde batetik, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaie Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso ezegokiei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan.".

Zehapenaren preskripzio epea eten egin zen premiamendu-probidentzia jakinarazi zenean eta berriro hasi zen iragaten guk gora jotzeko errekurtsoa ezesteko eman genuen ebazpena (2000ko otsailaren 28koa, 982 zenbakikoa) irmo bilakatu zen egunean (jakinarazi eta handik bi hilabetera). Administrazioaren hurrengo jarduketa baliodun eta eraginkorra bahitura-diligentzia izan zen. Ez zen behar bezala jakinarazi ordea, eta horregatik, haren aurkako birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu zen egunean, 2001eko otsailaren 8an, eman balitz bezala jokatu behar dugu. Preskripzio-epearen etenaldia amaitu zenetik egun horretara arte ez zen iragan Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan ezarritako urtebeteko epea. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboaren bahitura-diligentzia baten aurkako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenari egindakoa; egintza hori baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 19an emandako 4918 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3030 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Antonio García Elorz jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko uztailaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (39324/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4918 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3030 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Antonio García Elorz jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko uztailaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (39324/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa, hain zuzen ere. Isun hori Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legeko arauak hausteagatik ezarri zen, 39324/99 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak azaldu ditu, eta, azkenik, aurkatu duen probidentzia deuseza eta indargabea dela adierazteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea eta bere jarduketaren aurrekariak bidali ditu eta Udaleko Idazkari Teknikoak sinatutako txostena erantsi du. Txostenak honela dio:

"Antonio García Elorz jaunak 3030/01 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri du Alkatetzaren 2001eko martxoaren 5eko ebazpen baten aurka, zeinen bidez ezetsi egin baitzen 413/01 zenbakiko birjarpenezko errekurtsoa. Hori dela-eta ondokoa adierazi behar da:

-Oker baten ondorioz, 413/01 zenbakiko birjarpenezko errekurtsoaren xedea Manuel García Elorz jaunari egindako 39324/99 udal espedientea zela uste izan zen, baina horren ordez Antonio García Elorz Díaz jaunari egindako 26284/99 espedientea tramitatu behar izan zen.

-Okerra antzemanda, behar bezala tramitatuko da 413/01 zenbakiko birjarpenezko errekurtsoa, 26284/99 espedienteari loturik emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa.

-Beraz, 39324/99 espedienteari loturik Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean eman zuen ebazpena, Antonio García Elorz jaunak errekurtsoa jarri diona, deuseztatu egin behar da".

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzeko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 20. artikuluan ondokoa xedatzen du, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "toki erakundeetako organoen ebazpenak edo erabakiak errekurritzen direnean, organo horiek noiznahi Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest daudela adierazteko...".

Iruñeko Udalak txostena bidali du, errekurritutako ebazpena ez dela legezkoa adierazteko. Beraz, Auzitegi honek, txosten hori ikusirik eta goian aipatutako artikuluko bigarren idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, errekurtsogilearen asmoak baietsi eta errekurritutako ebazpena deuseztatzea erabaki du.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpen baten aurka jarritakoa, ebazpen horren bitartez ezetsi egin baitzen Alkatetzak berak trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (39324/99 zenbakiko zehapen espedientea); egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 13an emandako 5451 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3032 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro María De Lapisa Antolín jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 19an emandako bahitura-diligentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (20830/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5451 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3032 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro María De Lapisa Antolín jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 19an emandako bahitura-diligentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (20830/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarri da 01-3032 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, haren bitartez ezetsi egin baita errekurtsogileak berak aurkeztutako birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurkakoa. Bahitura-diligentzia horren indarrez Pedro María De Lapisa Antolín jaunari 20.208 pezeta atxiki zaizkio Nafarroako Gobernuak egin behar zion zerga-itzulketatik, borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko Iruñeko Udalak haren aurka egindako premiamendu-espedientearen ondorioz (20830/98 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak, gertaerak eta egoki deritzen zuzenbideko oinarriak azaldu ondotik, betearazpen bideari ekitea ez dela zilegi adierazteko eskatu du bere idazkian.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

3. Auzitegi honek, martxoaren hogeita hamarreko 1809/00 Ebazpenean, ezetsi egin zuen 99-6876 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, aztertzen ari garen bahitura-diligentzia eragin zuen premiamendu-probidentziaren aurka Pedro María De Lapisa Antolín jaunak aurkeztu zuena.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, "baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik" plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). "(...) premiamenduzko prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da (...) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko probidentzia aurkatzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkatzearekin baldin eta hura irmoa bada", esaten du epaiak, eta horrek guztiak, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -1639 E.Ar.-), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -3151 E.Ar.-).

Bigarrena.-Espedientean dauden agiriak azterturik, hau ikusi dugu: a) orain errekurritu den bahitura-diligentziaren aurretik premiamenduzko probidentzia bat dago eta hura behar diren formazko betekizun guztiak betez jakinarazi zitzaion interesatuari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan xedatua betez, 1999ko azaroaren 17an. Aurrekarien azalpenean esan den bezala, premiamenduzko probidentzia horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen Auzitegi honetan, baina errekurtso hori ezetsi egin zen; b) premiamenduaren xede ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen eta horren bidez agindua eman zuen zordunaren ondasunak bahitzeko zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuak kobratzeko hainbestean; c) interesatuak aukera izan zuen zorraren abala edo fidantza jartzeko eta haren ordainketa geroratu edo zatikatu zedila eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatzeko ere, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen duen bezala (abenduaren 20ko 1684/1990 ED), baina ez zuen hori egin; d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk bahitu zitezkeela adierazi zuen (zerga-itzulketa) eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan; eta e) bahitura-diligentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 121.1.d) artikulua). Ondorioz, Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Hirugarrena.-Preskripzioaren erakunde juridikoa ere, aztergai dugun kasuan ezin liteke esan gertatu denik. Gogora ekarri behar dugu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluak dioena (1684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa): "zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa...". Oraingoan arau horren aginduz Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jo behar dugu (339/1990 Errege Dekretu Legegilea, martxoaren 2koa), eta haren 82.1 artikuluak dioenez, "Zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta zehapenak betearazteko jarduketek soilik eten dezakete preskripzio epea". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1.b) artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio-egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio...". Eta 61. artikuluak berak 2. idatz-zatian ondokoa xedatu du: "etenaldia gertatuz gero, preskripzio epea berriz ere zenbatzen hasiko da zordunaren edo Administrazioaren azken jarduketaren egunetik aurrera".

Kasu honetan, ikus dezakegu zehapenak preskribatzeko epea hasiera batean premiamenduzko probidentziaren jakinarazpenarekin eten zela (1999ko azaroaren 17an) eta gero haren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zela ("Preskripzioak ez du indarrik gora jotzeko bidean", Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko eta 1992ko maiatzaren 27ko epaiak, besteak beste -4334 eta 3729 E.Ar., hurrenez hurren-; gora jotzeko errekurtso arrunta aipatzen dute, are gehiago berezkoa ez dena, Auzitegi honetan aurkeztutako errekurtsoaren kasuan bezala); preskripzio epea berriz ere hasi zen zenbatzen Auzitegi honen 2000ko martxoaren 30eko ebazpena irmo bilakatu zenean, ez baitzen errekurtsorik aurkeztu Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan. Irmotasun hori gure ebazpena interesatuari jakinarazi eta handik bi hilabetera gertatu zen. Hala, bada, egun horretatik Administrazioak hurrengo jarduketa baliodun eta eraginkorra egin zuen arte (bahitura-diligentziaren jakinarazpena; 2001eko martxoaren 10ean egin zen, 5 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko udaletxeko ediktu-taulan jarriz; aurretik bi saio egin ziren interesatuari berari jakinarazteko, berak emandako helbidean -Altzuzako Kontzejua kalea, 33, behekoa, Iruña- 2000ko uztailaren 28an eta 3an, hurrenez hurren 15:15ean eta 09:30ean, baina kanpoan zen), ez zen iragan preskripzio-epea.

Interesatuak aurkapenerako alegatu dituen zioek indarrik ez dutenez, esan behar dugu Zuzenbideari bete-betean lotzen zaizkiola bai Iruñeko Alkatetzak birjarpenezko errekurtsoa ezesteko eman zuen ebazpena eta bai bahitura-diligentzia ere.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu 01-3032 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak emandako ebazpen baten aurka jarritakoa, ebazpen horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentziaren aurkakoa (20830/98 zenbakiko zehapen espedientea); bi egintza horiek baietsi beharrekoak dira eta baietsi egin ditutu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 16an emandako 4823 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3034 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Guillermo Peña Fernández jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bi bahitura-probidentziaren aurkakoa (25812/98 eta 26307/98 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4823 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3034 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Guillermo Peña Fernández jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bi bahitura-probidentziaren aurkakoa (25812/98 eta 26307/98 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Alkatetzaren 2001eko martxoaren 5eko ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baita birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman zituen bi bahitura-probidentziaren aurkakoa. Bahitura-probidentzia horietan agindua eman zen zordunaren ondasunak bahitzeko, zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko hainbestean, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko bi isun betearazpen bidetik ordainarazteko premiamendu-espediente banatan (25812/98 eta 26307/98 zenbakiko zehapen espedienteak). Errekurtsogileak, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondotik, betearazpen bideari ekitea ez dela zilegi adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamenduzko prozeduretan ondasunak bahitzeko erabakia tresna baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasunen jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, errekurtso independientea jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena dela, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.), eta horrek guztiak, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bigarrena.-Espedientean dagoen dokumentazioa azterturik, ikusi dugu hemen aurkaturiko bahitura-probidentziak Iruñeko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 2an emandako premiamendu-probidentzia banatatik datozela; premiamendu-probidentzia horiek irmoak eta onartuak dira, ez baitzen haien aurkako errekurtsorik aurkeztu behar zen denboran eta moduan. Geroago, 1999ko azaroaren 17an 144 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan, interesatuak Auzitegi honetan aipatu probidentzien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen (99-6875 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa); 2000ko martxoaren 30eko 1830 zenbakiko ebazpenean Auzitegi honek errekurtso hori ez onartzea erabaki zuen, aurkatutako egintzak lehenago emandako beste egintza irmo eta onartu batzuen berregite hutsa zirelako, eta horrenbestez jurisdikzioaren bidea ireki zen.

Azkenik, kasu honetan ezin da baieztatu zehapena preskribatu denik. Horri buruz, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hau jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Baina, beste alde batetik, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaie Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso ezegokiei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen. Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan...". Ez dugu antzeman ordainketa geroratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen akatsik gertatu denik ere. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak emandako ebazpen baten aurka jarritakoa, ebazpen horren bitartez ezetsi egin baitzen Iruñeko dirubiltzaile exekutiboaren bi bahitura-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (25812/98 eta 26307/98 zenbakiko zehapen espedienteak); egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 16an emandako 4825 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3034 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Josefa Ibáñez Ilundáin andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa (18707/97 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4825 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3036 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Josefa Ibáñez Ilundáin andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa (18707/97 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso honetan aurkatu den ebazpenaren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi zen, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-probidentziaren aurkakoa (zehapen espedientearen zenbakia goian aipatu da). Interesatuak, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondotik, bahitura-probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali dio auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean (indarra duen erregelamendua, abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuak onetsia).

Hala, bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu erregelamenduaren 99.2 artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Errekurtso honetan aurkatu den bahitura-erabakia premiamendu-probidentzia batetik dator. Probidentzia hori 1999ko azaroaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta udaletxeko ediktu-taulan jarri zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legeak 59.4 artikuluan agindu bezala). Haren aurka gora jotzeko 6.737/99 zenbakiko errekurtsoa jarri zen, eta Auztegi honek, 2000ko martxoaren 3ko 1.064 zenbakiko ebazpenean, ez zuen errekurtsoa onartu; ebazpen hori 2000ko irailaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta udaletxeko ediktu-taulan jarri zen (GAJ eta APLren 59.4 artikulua betez).

Hirugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluari eutsiz: "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira eta zehapenak betearazteko egintzek soilik eten dezakete preskripzio epea". Alegazio horri erantzunez hauxe gogorarazi behar dugu: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Bada, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Auzitegi honen ohiko irizpidea da, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela ofizioz antzemanda, trafikoko isunen ezarpenaren ondoriozko zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentziak zehapena irmo bihurtu eta hurrengo urtean eman eta jakinarazi behar direla, eta hori betearazteko egintzen bitartez baino ez dela eteten preskripzio epea. Beraz, aztergai dugun kasuan, preskripzio epea eten egin da premiamendu-probidentzia jakinaraztean, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztean, gora jotzeko errekurtsoari buruzo ebazpena argitaratzean (2000ko irailaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), bahitura-probidentzia jakinaraztean eta, geroago, hura aurkatzean, eta inoiz ere ez da urtebeteko epea iragan egintza horien artean. Bestalde, ez da antzeman ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeen akatsik gertatu denik ere.

Errekurtsogileak aurkapenerako alegatu dituen zioek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, birjapenezko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka jarritakoa; birjarpenezko errekurtsoaren bitartez Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboaren bahitura-probidentzia bat aurkatu zen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko emana.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamahiruan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: