52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiak otsailaren 19an emandako 335/2002 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"335/2002 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Sergio Arconada Sobrino jaunaren aurkako zehapen prozedurari hasiera ematen diona, Garesko "Taberna Dunkalk" establezimenduaren titularra baita (Zabala kalea, 5), ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi duelakoan.

Guardia Zibilak "Taberna Dunkalk" izeneko establezimenduaren aurka jarritako salaketa igorri du, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi duelakoan. Establezimendu horren titularra Sergio Arconada Sobrino jauna da.

Salaketa horretan honen berri ematen da: 2002ko otsailaren 3an, 04:50ean, agenteak ohartu dira "Taberna Dunkalk" izeneko establezimendua jendearentzat irekita dagoela; kanpotik zein barrenetik ikusten da 30 lagun baino gehiago daudela, edari alkoholikoak edaten ari direla, ateak jendearentzat irekita daudela eta musika ekipoak konektatuak, ordu horretan irekita egoteko administrazio baimena izan gabe.

Kontuan harturik, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua, abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legearen bidez eman zaion testuaren arabera, eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3.1. artikuluko b) atala, salatutako egitate horiek arau-hauste larritzat har daitezke.

Aipatu Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste larriei honako zehapen hauek dagozkie:

a) Kasuan-kasuan erabakitzen den isuna, gehienez ere 6.010,12 eurokoa.

b) Jarduera etetea edo bertan parte hartzeko debekua ezartzea, gehienez ere bi urtez.

c) Lokala ixtea, urte batez gehienez.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legearen bidez aldatua), eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 3ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sergio Arconada Sobrino jaunaren (NANa: 52.445.729) aurkako 12/2002 zehapen prozedurari hasiera ematea, Garesko Zabala kaleko 5. zenbakian dagoen "Taberna Dunkalk" izeneko establezimenduaren titularra den aldetik, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen arautegia hautsi duelakoan, zehazki martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikulua. Arau-hauste hori aipatu Foru Legearen 23.19 artikuluan tipifikaturik ageri da.

Salatuak bere erantzukizuna borondatez onartu ahal izanen du; horrek zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamenduko 8. artikuluak ezarri dituen ondorioak izanen ditu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua).

2. Araubide Juridikoaren atalburua, hots, Purificación González Merchán andrea, instruktore izendatzea eta Pedro Segura González jauna idazkari.

Salatuak aipatu funtzionarioak errefusa ditzake, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

3. Foru Agindu honen berri ematea zehapen prozeduraren instruktore eta idazkari izendatu direnei.

4. Foru Agindu hau Sergio Arconada Sobrino jaunari jakinaraztea eta adieraztea hamabost egun balioduneko epea duela, honakoa jakinarazi eta biharamunetik hasita, nahi dituen alegazioak egiteko eta komenigarri iruditzen zaizkion agiriak zein argibideak aurkezteko eta, hala denean, frogak proposatzeko, erabili nahi dituen bitartekoen berri emanez. Horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusian aztertu ahal izanen du espedientea.

5. Prozedura hau ebatzi eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa da gehienez, Foru Agindu honen datatik hasita, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 20.6 artikuluaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0203376