52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Arangurengo udal mugapean (Nafarroa) Labianoko herrigunean, petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da Labianon gasa banatzeko sarearen proiektua eta GLP gordetzeko biltegiarena. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A., helbidea Arcipreste de Hita, 10, 28015-Madrilen duena, eta jendaurreko informazio honetarako Urkijo zumarkalea, 80-1.a (48013) Bilbo.

Eskabidearen helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta igortzeko, Arangurengo udal mugapeko Labianoko herrigunean, etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.

Kokapena: 13.000 litroko biltegia egin gogo da. E-2 multzokoa, 6.650 litroko bi depositu finko lur azpian sartuz Udalaren lurzati publiko batean, herrigunetik mendebaldera. Baporizazio naturala izanen du.

Ezaugarriak: aipatu biltegitik abiatuko da propano komertziala gas moduan banatuko duen sarea. Lur azpian joanen da, batera eta bestera desbideratuz, 1.792 m egin arte. SDR 11 hodieria da, polietilenozkoa, dentsitate ertainekoa, UNE 53333 araberakoa, 63, 40 eta 32 mm-ko diametro izendunekikoa, hartuneetaraino. Orobat, kobrezko hodia, 60 m luze, 19/22-koa hartuneetan, bere sekzio eta hartuneko balbulekin eraikin bakoitzean edo armairuan, fatxadan.

Herri osorako diseinatu da (75 etxebizitza) sarea, 30,8 Nm3/h-ko emariarekin; 1,75 kg/cm2-ko presioa abiaburuan eta 1,49 kg/cm2-koa, gutxienez, punturik urrunenean; 227 kg-kontsumoa egunean eta 56.750 kg-koa urtean, gehienez ere.

Aurrekontua: aurreikusi instalazioak hogeita zazpi mila ehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hogei zentimoko (27.198,20) aurrekontua du.

Egiteko epea: instalazioak 12 hilabeteko epean eginen direla kalkulatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Iruñeko Tomás Caballero parkea, Fuerte Príncipe II. eraikina, 1-5. solairua), 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeian.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria. José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0203154