52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Cepsa Elf Gas, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Lekunberriko udal mugapean (Nafarroa) Lekunberriko herrigunean, petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da Lekunberrin gasa banatzeko sarearen proiektua eta GLP gordetzeko biltegiarena. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Cepsa Elf Gas, S.A., helbidea Ribera de Loira, 50, 28042-Madrilen duena.

Eskabidearen helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta igortzeko, Lekunberriko herrigunean etxebizitzetan erabiltzeko.

Kokapena: 99.000 litroko biltegia egin gogo da. A-3 multzokoa, 49.500 litroko bi depositu finko kanpoan jarriz Udalaren lur batean, herritik hegoaldera, Lekunberriko hirilurraren katastroko 12. poligonoan, 666. lurzatian. Baporizazio ekipoa izanen du kontsumo kontratatu jakin batetik aurrera, eta batetik bestera aldatzeko ekipoa.

Ezaugarriak: aipatu biltegitik abiatuko da banaketa sarea, B ertaineko presioan, eta lur azpitik doa, han eta hemen adarkatuz, 7.174 m egin arte. SDR 11 hodieria da, polietilenozkoa, dentsitate ertainekoa, UNE 53333/90 araberakoa, 90, 63, 40 eta 32 mm-koa, erabiltzaileen hartuneetaraino. Orobat, 467,5 m hodi kobrezko, 19/22, eta 33/35 mm-koa, horman edo zorroan sartua, hartuneetan, bere sekzio eta hartuneko balbulekin.

545 abonaturentzat diseinatu da sarea; abiaburuko presioa 1,50 kg/cm2-koa da eta 1,37 kg/cm2-koa punturik urrunenean; 415,7 kg-ko emaria orduko, aldi berean, eta 380.367 kg-ko kontsumoa, urtean. Sare hori gas naturala hodi bidez banatzeko ere diseinatu da: 1,5 kg/cm2-ko presioa abiaburuan, 1,11 kg/cm2-ko gutxienekoa eta 523,77 Nm3/h -ko emaria gehienez ere, aldi berean.

Aurrekontua: aurreikusi instalazioak laurehun mila seiehun eta hirurogeita hamalau euro eta berrogeita bi zentimoko (400.674,42) aurrekontua du.

Egiteko epea: instalazioak 18 hilabeteko epean eginen direla kalkulatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Iruñeko Tomás Caballero parkea, Fuerte Príncipe II. eraikina, 1-5. solairua), 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeian.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria. José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0203153