52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

249/2002 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gazteriaren Zuzendariordetzak 2002. urtean gazteentzat antolatzen dituen ekintzetarako laguntza kontratatzeko espedientea onesten duena.

Nafarroako Gizarte eta Ongizatearen Institutuko Gazte Ekintzen Atalak lizitaziorako dei egin du Gazteriaren Zuzendariordetzak 2002. urtean gazteentzat antolatzen dituen ekintzetarako laguntza kontratatzeko.

-Xedea: 2002. urtean, Nafarroan gazteentzako ekintzak egiteko, gazte boluntarioentzako auzolandegiak antolatzeko eta Nafarroatik beste autonomi erkidego edo herrialde batzuetara ekintzak egitera joaten diren taldeen laguntzaileak hautatzeko zerbitzu enpresak kontratatzea.

-Lote banaketa.

-Ekintzak non eginen diren: Baztanen, Donezteben, Urbasan, Belaguan; auzolandegiak Nafarroako hainbat herritan, beste autonomi erkidego batzuetan eta beste herrialde batzuetan.

-Egiteko epea: 2002. urtea.

-Kontratatzeko modalitatea: lehiaketa irekia.

-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 193.600 euro, lotetan banatua, pleguetan zehazten den bezala.

-Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan (Arrieta kalea, 25, Iruña, 31002).

-Dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita seigarren egun naturalean, 14:00etan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: A0204298