52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

285/2002 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2002ko ekainaren 30etik abuztuaren 24ra bitarterako, Irunberriko "Sierra de Leire" BHIko egoitzan eginen diren ingelesez murgiltzeko ikastaroetarako jantoki zerbitzuak lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea proposatzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, 2002ko ekainaren 30etik abuztuaren 24ra bitarterako, jantoki zerbitzuak lehiaketa publikoaren bidez kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa publikoa.

-Kontratuen xedea: 2002ko ekainaren 30etik abuztuaren 24ra bitarterako, Irunberriko "Sierra de Leire" BHIko egoitzan eginen diren ingelesez murgiltzeko ikastaroetarako jantoki zerbitzuaz arduratzea, lehiaketa publkoaren bidez.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

-Proposamenak aurkeztekeko toki-egunak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2), Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz.

-Eskaintzak irekitzeko toki-egunak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduneko 10:00etan Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) eginen den jendaurreko ekitaldian.

-Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabian.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0204101