52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko erdi mailako teknikari (Estatistikari) lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko erdi mailako teknikari (Estatistikari) lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, oposizioko epaimahaiak Francisco Cerveto Peña jaunaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, bera baita oposizioko probak gainditu dituen izangai bakarra. Deialdi hori 2001eko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 10ean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Funtzio Publikoko Antolaketa Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0203377