40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Udalak 2002ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Tafallako Udalaren bi ordenantzatan, elkartze zibilen erregistroei buruzkoan eta ezkontza zibilei buruzkoan, hain zuzen, sartutako aldaketak, eta egiaztaturik hala aurrekoetan ziren akatsak nola zerbitzuak hobeto funtzionatzeko egin behar diren gehikuntzak:

Kontuan izanik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatua, hau erabaki da:

Lehena.-Hasiera batez onestea aipatu diren Udal ordenantzen aldaketa; aurrerantzean, izenburu hauek izanen dituzte: "Bikote egonkorren Tafallako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza" eta "Tafallako Udalean ezkontza zibilen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza".

Bigarrena.-Erabakia jendaurrean edukitzea, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, hogeita hamar egunetan; epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ahalko dituzte.

Tafallan, bi mila eta biko otsailaren bostean. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0201936