40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako HAPOko aldaketa puntuala 1. banaketa eremuan, gutxieneko lurzatiaren azalera murrizteko. Hasiera bateko onespena

Lizarrako Udalak, 2001eko azaroaren 26an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen HAPOko aldaketa puntual bat, Hirigintzako Araudi Bereziko 66. artikulua aldatzeko; 1. banaketa eremuari dagokio eta lur urbanizagarria da; gutxieneko lurzatiaren azalera murrizten da, oraingo 300 metro karratutatik 150 metro karratutara, eta 1. banaketa eremuan gehieneko etxebizitza kopuru bat ezartzen da, 205ekoa, Alicia Sanz de Acedo andreak sustaturik, "Tecnología y Gestión, S.A." enpresaren izenean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 127. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin bat.

Espedientea Hirigintzako Udal Bulegoan dago, interesatuen eskura.

Lizarran, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0201932