40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ingurugiro eta Osasun zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 28an eman ebazpenaren bitartez, lehiaketa hauen oinarriak eta deialdi publikoak onetsi dira. Irekita daude herritar guztiek parte har dezaten eta haien helburua da biztanleriaren sentiberatasuna handitzea ingurumenaren zainketaz eta babesaz den bezainbatean, betiere garapen iraunkorraren edo iraunkortasunaren esparruan. Hona hemen:

-Argazki lehiaketa.

Motak. Bi: ingurumeneko argarkilaritza positibo eta negatiboa.

Sariak. Hiru, mota bakoitzeko: 750, 450 eta 300 euro.

Lanak aurkezteko azkeneko eguna: maiatzaren 10a.

-Musika konposizioko lehiaketa.

Motak. Bi: haur kanta eta abesbatza mistorako konposizioa.

Sariak: bat, mota bakoitzeko, 1.800 eurokoa.

Epearen azkeneko eguna: apirilaren 25a.

-Ipuin lehiaketa.

Hizkuntzak: gaztelania edo euskara.

Motak. Hiru: haurrak, gazteak eta helduak.

Sariak. Bi, mota bakoitzeko. Haurrak: 300 eta 150 euro.

Gazteak: 600 eta 300 euro. Helduak: 1.800 eta 900 euro.

Lanak aurkezteko azken eguna: apirilaren 15a.

Sari guztiak ekainaren 5ean emanen dira, hau da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean.

Argibideak eta agiriak eramatea:

Zuzeneko Kudeaketaren Bulegoa, Merkatuko kalea, 7-9, eta Ingurugiro eta Osasun alorra, San Saturnino karrika, 2, telefonoak: 948 420 443/948 420 407 (Tokiko Agenda 21en bulegoa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0202808