40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

159/2002 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2002-2003 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan mintzapraktikako laguntzaile izateko, gehienez ere 42 bekatarako deialdia egiten duena.

Gure erkidegoko ikastetxeei baliabide hau eskaintzearen helburua kurrikulumaren barrenean ikasten den atzerriko hizkuntzaren ahozko eta komunikazio gaitasuna lantzeko ikaskuntza erraztea eta hobetzea da. Bestalde, mintzapraktikako laguntzaileek jatorrizko herrialde horietako kultura eta bizimodua ezagutzeko bide bat eskaintzen dute, eta horrek hizkuntzak ikasteko motibazioa areagotzen du.

Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du 2002-2003 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan mintzapraktikako laguntzaile izateko gehienez 42 bekatarako deialdia egitea proposatzeko. Bekak ingelesa, frantsesa edo alemana egiten den herrietan jaio eta bertan goi mailako ikasketak bukatu edo gaur egun azkeneko kurtsoak egiten ari direnentzat dira.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Foru Komunitateko ikastetxeetan mintzapraktikako laguntzaile izateko gehienez 42 beka eskaintzea, ondoko deialdian azaltzen diren oinarriei jarraikiz.

2. Programa honetarako, gehienez, 209.328 euroko gastua baimentzea.

3. Beka horien zenbatekoa 2002ko eta 2003ko ekitaldietan banatuko da, proportzioaren arabera. 2002ko ekitaldiari dagokiona 78.498 eurokoa izanen da gehienez, 2002. urtera arte luzatu diren 2001eko aurrekontuetako "Hizkuntza irakasteko bekak atzerritarrentzat" izeneko 422001-41710-4809-421200 kontusailaren kargura, "Irakaskuntza ertainetako ikasle onenentzako laguntzak hizkuntzak hobetzeko" izeneko 422001-41710-4800-422900 kontusailetik 39.065 euroko egokitzapena eginda. 2003. urteari dagokion zatia 2003. urteko aurrekontuetan helburu horretarako finkatzen den aurrekontuaren kargura izanen da.

4. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, lehenbailehen argitara daitezen.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Unitate Teknikora, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren seian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXEETAN ATZERRIKO HIZKUNTZAKO MINTZAPRAKTIKAKO LAGUNTZAILE IZATEKO BEKEN DEIALDIA

1.-Beka-kopurua eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 2002-2003 ikasturtean atzerriko hizkuntzako mintzapraktikako laguntzaile izateko gehienez 42 bekatarako deialdia egin da.

Orientazio gisa, honela banatuko dira bekak hizkuntzen arabera:

-Ingeleseko mintzapraktikako laguntzaileentzat 36.

-Frantseseko mintzapraktikako laguntzaileentzat 5.

-Alemaneko mintzapraktikako laguntzaileentzat 1.

Bekak 4.952 eurokoak izanen dira. Zortzi zatitan ordainduko dira, bakoitzean 619 euro.

2.-Baldintzak.

Ingelesa, frantsesa edo alemana egiten duten herrietan jaio diren pertsonek eskatzen ahalko dute beka, baldin eta ikasketak, unibertsitatekoak barne, nork bere herrian egin baditu.

Eskatzaileek, betebehar horiek betetzen badituzte baina Nafarroako Foru Komunitatean bizi badira, agirien bidez frogatu beharko dute hemen bizi direla.

3.-Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

Programa honetan parte hartu nahi dutenek honekin batera doan eskabidea bete beharko dute (I. eranskina), eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zuzendariaren izenean bidali, postaz (Santo Domingo Aldapa kalea z.g., 31001, Iruña), faxez (+34/948/426052 eta +34/948/426615 zenbakietara), posta elektronikoz (eechenie@pnte.cfnavarra.es) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak zilegitzat jotzen duen beste edozein bidez.

Eskabidearekin batera honako dokumentazioa ere aurkeztuko da:

-Aurkezpen gutuna, mintzapraktikako laguntzaile postua eskatzeko arrazoiak azaltzen dituena.

-Curriculum vitae-a.

-Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak, horrelakorik baldin bada.

-Egindako ikasketak egiaztatzen dituzten agiriak.

-Pasaportearen edo Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia lortzeko ezinbestekoa).

-Berrikiko argazkia, karnet neurrikoa.

-Ziurtagiri medikoa, eskaeraren xede den jardueran aritzeko gaitasun funtzionala duela adierazten duena.

Eskabideak aurkezteko epea 2002ko maiatzaren 3an bukatuko da.

4.-Hautapen Batzordea eta baremazioa.

Eskaerak hautapen batzorde batek aztertu eta barematuko ditu. Batzorde horretako buru Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo horren ordez aritzeko izendatzen dena. Gainontzeko batzordekideak zerbitzu horretako langileak izanen dira.

Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

-Atzerriko hizkuntza baten irakaskuntzarekin zerikusia duten unibertsitateko ikasketak: 2,5 puntu arte.

-Espediente akademikoa: 2,5 puntu arte.

-Beste titulazio edo gaitasun batzuk, behar bezala egiaztatu edo abalatuak: 2 puntu arte.

-Gaztelania maila: 1 puntu arte.

-Eskatzailearen profila nola egokitzen den ikastetxearen beharretara: 2 puntu arte.

5.-Lanpostuaren ezaugarri eta baldintzak.

Egonaldiak 2002ko urriaren 1etik 2003ko maiatzaren 31ra bitarte iraunen du 2002-2003 ikasturtean.

Salbuespenez, zilegi izanen da zortzi hilabete baino gutxiagoko egonaldiak egitea, posturen bat bete gabe gelditzen bada edo norbait ordeztu beharra sortzen bada. Kasu horietan bekaren diru kopurua ere egokitu eginen da mintzapraktikako laguntzaile lanetan arituko diren aldietara.

Hauek dira mintzapraktikako laguntzaileei esleitzen ahal zaizkien ikastetxeak: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak (3-11), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuak (12-16) edo Bigarren Hezkuntzako institutuak (12-18).

Nafarroako Foru Komunitatean euskaraz irakasten duten hizkuntza bakarreko ikastetxeak daudenez, interesatuek eskabidean adierazi beharko dute ezaugarri horiek dituen ikastetxe batera joatea onartuko luketen.

Mintzapraktikako laguntzaileak ikastetxe batzuetan batera aritzen ahalko dira, ikastetxeen ezaugarrien arabera. Ikastetxe horiek herri berean ez badaude, kontuan hartu beharko dute lekuz aldatu beharra.

Mintzapraktikako laguntzailearen lanaldia, 2002-2003 ikasturtean, asteko hamalau eskola ordukoa izanen da. Ordu gehienak zuzenean ikasleekin emanen dituzte, baina ikastetxeek egokia iruditzen zaien denbora utzi ahalko dute mintzapraktikako laguntzaileak ikastetxeko kultur jardueretan parte hartzeko, irakasten duen atzerriko hizkuntza sustatzeko.

Mintzapraktikako laguntzaileen oporrak, bekak dirauen bitartean, Departamentuak ikastetxerako onetsirik daukan egutegikoak izanen dira bakar-bakarrik. Lanegun batetik goitiko baimenak Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, idatziz, departamentuburuaren edo hizkuntza irakasle titular baten bidez, behar den denbora utzita.

Mintzapraktikako laguntzaileek deialdiko oinarriak betetzen ez badituzte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak 1997ko ekainaren 9ko Foru Legea aplikatuko du, hots, administrazioaren beka bat hartzen dutenen jarraipen eta kontrola arautzen duen Foru Legea. Legearen 27. artikuluak arau-haustetzat jotzen diren ekintzak eta aplikatu beharreko zehapenak ezartzen ditu.

Sorterritik hemengo ikastetxerako eta hemendik harako bidaien gastua mintzapraktikako laguntzaile hautatuen kontura izanen da, eta haiexen ardura da, halaber, Nafarroan bizitzeko baimena lortzeko lege tramiteak egitea.

Laguntzaileek, dagozkien herrietara iritsi ondoren, Identifikazio Fiskaleko zenbakia (I.F.Z.) eskatu beharko dute. Tramite hori ezinbestekoa izanen da bekaren hileroko dirua jasotzeko. Kudeaketa hori erraztearren, behar- beharrezkoa da, eskabidearekin batera, pasaportearen edo nortasun agiriaren fotokopia ekartzea.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak istripuetarako aseguru poliza bat hartuko du mintzapraktikako laguntzaile hautatuentzat.

Mintzapraktikako laguntzaile hautatuek E-128 edo E-111 agiria eskatu beharko diote beren herriko Gizarte Segurantzari, Nafarroan bekadun gisa egon bitartean osasun laguntzarako eskubidea izateko.

Hautatzen diren pertsonek, egonaldia bukaturik, Nafarroan mintzapraktikako laguntzaile lanetan aritu direla egiaztatzen duen ziurtagaria jasoko dute.

6.-Aurkezpena.

Mintzapraktikako laguntzaile hautatuek 2002ko urriaren 1ean Iruñean azaldu beharko dute esleipena jakinarazteko gutunean aditzera ematen zaien tokian. Izan ere, egun horretan egin beharreko lanaren inguruko informazio eta prestakuntza jardunaldi batzuk hasiko dira.

7.-Deialdiaren ebazpena eta izendapenak.

Hezkuntza zuzendari nagusiak deialdia ebatziko du 20 egunetan, hautapen batzordeak poposaturik.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak mintzapraktikako laguntzaile hautatu bakoitzari jakinaraziko dio zein ikastetxe esleitu zai(zki)on.

Hautatutakoren batek bekari uko egiten badio, 2002ko abuztuaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zzuendariari, gutunez, faxez edo posta elektronikoz, haren ordez beste bat jar dezan.

Deialdi honen aurka eta bere ondoriozko egintzen aurka gora jotzeko errukurtsoa jar daiteke Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

8.-Eskolaz kanpoko jarduerak.

Hezkuntza Departamentuak, urtero, ikasturtearekin batera, eskolaz kanpoko jardueren plana antolatzen du Nafarroako ikastetxeetan. Jarduera horiek behar bezala ordainduko dira, mintzapraktikako laguntzaile izateagatik jasotako diruaz gain. Interesatuek atzerriko hizkuntza erabiliz (ingelesa edo frantsesa) eginen diren eskolaz kanpoko jardueren deialdian, hizkuntza lantegietako monitore gisa, parte hartzeko eskaera egin ahalko dute. Eskaera aurkezten duenak onarpen konpromisoa azaldu beharko du (II eranskina).

I. ERANSKINA

Izen-deiturak

Jaioterria eta jaiotegunaA R G A Z K I A

Adina

Naziotasuna

Egoera zibila

NAN edo pasaporte zenbakia

Ohiko helbidea

Posta elektronikoa

Telefonoa eta/edo sakelako telefonoa

Oraingo helbidea

Ikasketak

Ikastetxea

Hitz egiten dituen atzerriko hizkuntzak (maila eta titulazioa, halakorik bada)

Didaktikaren inguruko ikastaro edo ezagumenduak

Irakas-esperientzia

Autorik bai (jatorriko herrira joateko erabiliko du?)

Bestelako merezimenduak

Beste datu interesgarri batzuk

Aurrera begirako asmo profesionalak

Norberaren interes eta gaitasunak (artea, kultura, kirola, gizarte-lana, etab.)

Euskarazko ikastetxe batera joanen litzateke: BAI f EZ f

Lehenesten duen hezkuntza etapa (1etik 4ra puntuatu, lehentasun ordenaren arabera)

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea (3-11)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua (12-16)

Bigarren Hezkuntzako institutua (12-18)

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eskaini dituen atzerriko hizkuntzen mintzapraktikako laguntzaileendako beketariko bat eskatzen dut. Beka horrek berarekin dakartzan eginbeharrak onartzen ditut eta konpromisoa hartzen dut, hautatzen banaute, urriko bileran egoteko eta esleitzen zaidan lantokian aritzeko.

........(n), 2002ko ........aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Ingelesa edo frantsesa erabiliz eginen diren eskolaz kanpoko jardueren programan parte hartzeko eskabidea

Hezkuntza Departamentuak, urtero, ikasturtearekin batera, eskolaz kanpoko jardueren plana antolatzen du Nafarroako ikastetxeetarako. Horien helburua atzerriko hizkuntzaren ahozko eta komunikazio gaitasuna lantzeko ikaskuntza prozesua erraztea eta hobetzea da.

Eskolaz kanpoko lantegiak ez dira inolaz ere laguntza klaseak, eta batik bat, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat dira, eta Bigarren Hezkuntzakoentzat. Lantegietan 12 ikasleko taldeak izanen dira; lantegi bakoitzak 10 saio izanen ditu, astean bat. Jarduerak ikastetxean berean eginen dira eskolaz kanpoko orduetan. Ordu bakoitzeko 25,24 euro inguru jasko dira.

Lantegietan gai ezberdinak landuko dira; funtsean honako hauek: "Ipuin kontalaritza", "Eskulanak", "Drama", "Musika" etab. Horiek guztiak amateur gisakoak dira, ez-profesionalak.

Halako jarduera batean monitore gisa parte hartu nahi baduzu, eskabide hau bete eta mintzapraktikako laguntzaile izatekoarekin batera bidali.

Izen-deiturak

Naziotasuna ................................. NAN edo pasaporte zk.

Posta elektronikoa

Telefonoa eta/edo sakelakoa

Zenbat lantegitan parte hartuko zenuke

Hezkuntza etapa: (1etik 3ra puntuatu lehentasun ordenaren arabera)

-Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea (3-11)

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua (12-16)

-Bigarren Hezkuntzako institutua (12-18)

Zein lantegi eman nahiko zenuke?

Musika f Eskulanak f

Antzerkia f Ipuin kontalaritza f

Dantza f Beste batzuk f

Zer nolako esperientzia duzu horrelakoetan?

...........(e)n, 2002ko ............aren ...(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0202544