40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantenimenduko ofiziala (C maila) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 4an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantenimenduko ofiziala (C maila) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hona hemen

O I N A R R I A K

1.-Xedea.

Aditzera ematen da mantenimenduko ofiziala (C maila) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuak Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren menpeko "El Vergel" Zaharretxean du destinoa (plantillako 6619 zenbakia).

Lanpostuaren zereginak ondoko hauek dira: zaharretxeko ustiapen eta mantenimenduaz arduratzea, haren instalazioetan eta kanpoko aldean; zehatzago, besteak beste, neurtzeko instalazio guztiak muntatu, egokitu eta prestatzea, uraren eta abarren tenperatura, emari eta mailak erregulatu eta kontrolatzea. Igeltserotza, iturgintza, pintura, zurgintza, zokalo eta abarreko mantentze lanak egitea. Makina gelak, instalazioak, elektrizitate koadroak, transformadoreak, tailerra etab. garbitzea, Estratu, oholtza, eszenatoki eta eserlekuak muntatzea. Bozgorailu, musika ekipo, proiekzioak egitekoak etab. funtzionamenduan jartzea eta konponketa txikiak egitea. Altzariak eta ekipo teknikoak lekuz aldatu, muntatu eta desmuntatzea. Lorategiak eta ureztatzen diren eremuak mantentzeko lana. Materialak eraman eta bideen mantentze lana, bai eta bere lanbide kategoriari dagozkion beste batzuk ere.

2.-Aplikatu beharreko araudia.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduko 10. artikuluak eta aplikatzekoak diren beste manuek, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak merezimenduen baremoei buruz abuztuaren 12an emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatzekoak diren gainerako arauek, eta deialdiaren oinarriek.

3.-Betebeharrak.

Indarra duten legezko xedapenekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lanpostuaren jabetza hartzen dutenean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C maila edo taldekoa izatea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea; beraz, eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren lehengo araubide berean segituko dute.

Horretatik salbuetsita daude Estatuaren Administraziotik Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, hain zuzen ere MUFACEn afiliaturik egonik, Estatuko Klase Pasiboen Araubideari helduta daude eta. Horietako batek lortzen badu deialdi honetako lanpostua, araubide hori utzi beharko du eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu.

4.-Lansariak.

Lekuz aldatzen den langileak indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko ditu.

5.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein bide erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eta bertan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan eskuratu ahalko da, Karlos III.a etorbideko atarian.

Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen Ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta horiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

7.-Epaimahaiaren osaera.

Lehiaketa kalifikatuko duen Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazioaren eta Giza Baliabideen zuzendariordea.

-Ordezkoa: María Jesús Vicente Goicoechea andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Sektore Programen Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikideak:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileri Batzordeak izendaturiko ordezkari bat.

2. Lorenzo Apezteguía Bravo jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen atalburua, idazkari lanetan ere arituko dena.

Ordezkoa: Jesús Ángel Sánchez Videgáin jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Kudeaketarako bulegoburua.

Epaimahaia onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

Epaimahaikideek ezin izanen dute esku hartu eta halaxe jakinarazi beharko diote deialdia egin duen organoari, administrazio prozedurari buruzko arauetan abstentziorako aurreikusiriko zioak agertzen direnean. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen afera guztiak.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

Merezimendu hauek hurrenez hurren baloratuko dira:

a) Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuak: 35 puntu, gehienez ere.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: 23 puntu, gehienez ere.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak Epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta egiaztaturiko merezimenduen gainean.

c) Txosten psikoteknikoa: 15 puntu, gehienez ere.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, norbera deialdiko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da lehiaketako epaimahaiarendako.

d) Proba praktikoa, lanpostuaren edukiaz eta eginkizunez: 25 puntu, gehienez ere.

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horrek merezimenduei eta lehiaketako lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko erari buruzko aferak biltzen ahalko ditu.

Proba hau baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Izangai bat proba praktikoaren ahozko azalpen eta defentsara agertu ezik, berehala bazterturik geldituko da lehiaketatik.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa lehiaketako gainerako ataletako puntuazioari batuko zaio, bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa jakiteko.

Lehiaketako atalak kalifikatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epeari hasiera emanen dio, interesatuek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoetan antzinatasunik handiena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hori eginda ere, berdinketak oraindik jarraitzen badu, lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoan puntuaziorik altuena lortzen duenak izanen du lehentasuna.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, eta agiriak itzultzea.

Egindako erreklamazioak Epaimahaiak ebatzi ondoren, lehiatzaile guztien behin betiko puntuazioak Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jarriko ditu, deialdia egin duen organora 8. oinarrian aipatzen den proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda igorriko du dokumentazio guztiarekin batera, haietariko bakoitzak lehiaketako ataletan guztira lorturiko puntuazioaren arabera aurkeztua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko du.

10.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko dio proposatutako lehiatzaileari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileak esleitutako lanpostuaren jabetza hartu beharko du, esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Aipatu epearen barnean, eta aski justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua hartzen ez duten lehiatzaileek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horrelakorik gertatuz gero, lanpostu hutsa deialdiko 9. oinarrian aipatzen den zerrendako hurrengo lehiatzailearekin beteko da.

11.-Aurkezturiko agiriak.

11.1. Izangaiek berreskuratzen ahalko dituzte aurkezturiko agiriak, espresuki eskatu ondoren, erreklamaziorik edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, lanpostuak esleitzeko Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

11.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

11.3. Erreklamazioa edo errekurtsoa aurkeztu denean, agiriak gorde eginen dira miatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren tramitazioak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira agiriak.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, ........... izateko ..... lanpostu, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, parte hartzeko.

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

Non eta noiz jaioa:

N.A.N.: .........................

Helbidea: .......................................... P.K.:

Etxeko telefonoa: ........................... Lantokiko telefonoa:

2.-Administrazio datuak.

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izan zen izendatua:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea

f Lan kontratudun finkoa

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia berezian

f Borondatezko eszedentzian

f Nahitaezko eszedentzian

(X batez adierazi bakoitzari dagokiona).

b) Oraingo destinoa:

Lanpostua:

Lanpostuaz jabetu zeneko eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde Autonomoa:

c) Maila edo taldea:

3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea akitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Eskatutako agiriak eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkezten ditu.

5.-f Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela*.

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdian onar dezatela, eskabide honetan dioen bezala.

Iruñean, ..........(e)ko .........aren ........(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak:

1) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdian eskatzen den maila/taldeko lanpostuetan: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskatzen den maila/taldeko lanpostuetan: 1,12 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdian eskatzen den mailakoak ez diren lanpostuetan: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskatzen den mailakoak ez diren lanpostuetan: 0,30 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokideko (10 ikastordu), gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzen ikastordu zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Ikastorduen iraupena agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek edo taldean egina den eta biltzarrak edo aldizkariak herria, eskualdea, Espainia edo nazioarteko eremua hartzen duen.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.

4) Deialdian eskaturikoak ez diren titulazio eta espezialitate akademikoak: 4 puntu, gehienez ere.

5) Bestelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: sektore pribatuko lanak, prestakuntzako egonaldiak edo bekak, kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 4 puntu.

Oharrak, honako b) atal oso honi buruz:

1. Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak bakarrik baloratuko dira atal honen barruan.

2. Honako b) atal honetako gehieneko puntuazioa 23 puntukoa izanen da.

Hizkuntzak jakiteagatik gehitutako puntuazioa.

-Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 5 puntu gehienez bakoitzeko.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko ikasmaila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da.

Iragarkiaren kodea: a0202598