40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

285/2002 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide segurtasuna. Istripu Ugariko 59. Tartea (TCA-59) kentzea: Orizko bihurgune tartea moldatzea Iruña-Tutera N-121 errepidean, 10+000 eta 11+000 k.p.en artean" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du aipatu lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Adjudikatzeko modua: enkantea.

-Kontrataren aurrekontua: 492.152,60 euro.

-Egiteko epea: lau hilabete.

-Kontratisten sailkapena:

A taldea, 2. azpitaldea, d kategoria.

G taldea, 4. azpitaldea, d kategoria.

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko apirilaren 29a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3-3. solairua, Iruña) 948 42 36 24 telefonora, edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean kontsultatu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: 2002ko maiatzaren 9an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, ...........(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz), "Bide segurtasuna. Istripu Ugariko 59. Tartea (TCA-59) kentzea: Orizko bihurgune tartea moldatzea Iruña-Tutera N-121 errepidean, 10+000 eta 11+000 k.p.en artean" izeneko lanak lehiaketa bidez eta presako prozeduraz adjudikatzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkia, proiektua eta lizitazio hori arautzen duten klausula administratibo partikularren plegua ezagutzen ditu eta, horrenbestez, hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki segituz eta .......... (zenbakitan) ......... euroren truke.

Iragarkiaren kodea: A0203134