40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1000/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ibilgailuen Parkerako automozio erregaiak (berunik gabeko 98 oktanoko gasolina eta "A" gasolioa) erosteko adjudikazioa egiten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da adjudikazio hau:

Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 75/2001.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: automozio erregaiak (berunik gabeko 98 oktanoko gasolina eta "A" gasolioa) erostea.

c) Lotea: bakarra.

d) Lizitazio iragarkia argitaratzea: 2001eko azaroaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (142. zk.).

Izapidatzea, prozedura eta adjudikazio mota:

a) Izapidatzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikazio mota: enkantea.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

462.779,32 euro (77.000.000 pezeta), BEZa barne.

Adjudikazioa:

a) Eguna: 2001eko abenduaren 31.

b) Kontratista: Agip España, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: gehienez ere hirurogeita hamazazpi milioi (77.000.000) pezeta, hots, laurehun eta hirurogeita bi mila zazpiehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamabi zentimo (462.779,32), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeian.-Ekonomi zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: a0201998