40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

38/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2001-2002 ikasturterako garraioko bi ibilbide kontratatzeko espedientea prozedura negoziatuaren bidez ebazten duena. Ondoko hauek dira ibilbideak: Vianako "Ricardo Campano" H.L.H.I.P./ D.B.H.I.ko bigarrena eta Zizur Nagusiko "Camino de Santiago"/"Erreniega" H.L.H.I.P.ko 2. bis ibilbidea.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena, proposatzen duena aipaturiko zerbitzuen kontratazioa arautuko duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea eta zerbitzu horiek adjudikatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Vianako "Ricardo Campano" H.L.H.I.P./D.B.H.I.ko bigarren ibilbidearen eta Zizur Nagusiko "Camino de Santiago"/"Erreniega" H.L.H.I.P.ko 2. bis ibilbidearen eskola garraioko zerbitzuen kontratazioa arautuko duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea.

2. Eskola garraioko zerbitzuak enpresa hauei adjudikatzea:

-Vianako "Ricardo Campano" H.L.H.I.P./D.B.H.I.; ibilbidea: Aguilar Kodeskoa, Aras, Viana, Autocares Jubera enpresari; eguneko 120 euro, BEZa eta laguntzailea barne.

-Zizur Nagusiko "Camino de Santiago"/"Erreniega" H.L.H.I.P.; ibilbidea: Zabaltza, Ubani, Arraitza, Zizur Nagusia, La Pamplonesa enpresari; eguneko 160,50 euro, BEZa eta laguntzailea barne.

3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egitea adjudikazio kontratuak egin eta erregelamenduaren araberako bermeak jar daitezen.

4. Kontratu horien ondoriozko gastua baimentzea, gehienez 26.932,50 euro. 2002. urterako luzaturiko 2001. aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 41620-2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

6. Foru Agindu hau igortzea adjudikazioa hartu duten garraio enpresei eta hartu ez dutenei, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0202018