I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2002ko otsailaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko irailaren 24an emandako Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2001eko azaroaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (138. zk).
2002ko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta bazterturiko izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Zerrenda 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (11. zk.).
Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik, bidezkoa da onartu eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, halaber, Langileri Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak adieraztea.
Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.
Langileri Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak ondoko hauek dira: Magdalena Martín Montero andrea, mahaikide titular gisa, eta Olimpia Morillo Cañada andrea ordezko mahaikide gisa.
2. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda
Onartuak:
AGUIRRE SENGARIZ, MARIA ROSA
ALVAREZ GONZALEZ, FELIX
ARTAZCOZ ECHARTE, MARIA
GARCIA FALCES, JESUS
GARDE ALASTUEY, MAXIMO
GONZALO DE CARLOS, ALICIA
HUARTE GARCIANDIA, GEMA
JUAN ARBELOA, MARIA NIEVES
LACOSTA ARTIGAS, MARIA ELENA
LIZARRAGA ECHAIDE, JOSE RAMON
LUQUIN CORRO, MARIA NATIVIDAD
MANCHO ZUBIALDE, JESUS IGNACIO
OCHOA ELIZALDE, ISABEL
PEREZ PICON, MARIA DEL MAR
RESANO APEZARENA, MARIA IZASKUN
RUIZ CARRASCOSA, BLANCA ESTHER
RUIZ DE LAS HERAS DE LA HERA, ROSA ANA
SARAGÜETA GOÑI, MARIA CAMINO
SARRIAS ESCORS, SUSANA
SOLA SIRON, MARIA ASUNCION
URRIZA BELOQUI, MARIA IDOIA
VALENCIA SAINZ DE BARANDA, MARI LUZ
VELASCO GONZALEZ, MAITE
ZUNZARREN URIAQUE, MIGUEL
Baztertuak:
Borondatezko eszedentzian egoteagatik, lanpostua gordeta
ILUNDAIN OLORIZ, ANA
VERGARA ERICE, RAQUEL
4.c) idatz-zatian eskatzen den betebeharra ez betetzeagatik.
SANZ URIZ, JESUS MARIA
Iragarkiaren kodea: A0201995