40. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

25/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko zenbait kideri Jendaurreko Esker Ona adierazten diena.

Aintzat hartzekoak dira Nafarroako Foruzaingoaren Kidegoan aipatu foruzainek erakutsitako gaitasuna, betebeharrekiko zintzotasuna, gizatasuna eta agintarienganako fideltasuna, Nafarroako Foruzaingoko beren kideek aitortuak. Jokabide horren ondorioz, ongi merezia dute sari hau.

Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta apirilaren 27ko 101/1981 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Polizi Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 88. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Jendaurreko Esker Ona ematea Foruzaingoko honako kideoi:

-Julián Romo Arazuri sarjentu jauna.

-Antonio García Malumbres sarjentu jauna.

-Fermín Sola Barrena kaporal jauna.

-Pablo Jiménez Huarte kaporal jauna.

-Manuel Martínez Remírez foruzain jauna.

-Ignacio Larequi Azpiroz foruzain jauna.

2. Foru Agindu hau interesatuei eta Foruzaingo Zerbitzuari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0202186