39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko otsailaren 4an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdiak ondoko oinarri hauek ditu:

1.-Xedea.

Aditzera ematen da zaintzaile gerontologiko izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikiak daude eta destino hauek dituzte:

-3 lanpostu Iruñeko "Pabilioi urdina" laguntzarekiko zaharretxean. Plantilla organikoko zenbakiak: 3175, 3186 eta 3172.

-4 lanpostu Iruñeko "El Vergel" zaharretxean. Plantilla organikoko zenbakiak: 3155, 6569, 6570 eta 3131.

-2 lanpostu Lizarrako "Santo Domingo" zaharretxean. Plantilla organikoko zenbakiak: 3028 eta 3182.

2.-Lanpostu hutsen gehikuntza.

Deialdi honetako lanpostu kopurua geroago handitzen ahalko da epaimahai kalifikatzaileak lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, deialdia egin duen organoari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuekin.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: bertan hasieratik sartutakoak eta, hala badagokio, arestiko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan lanpostu berria lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

Lehiaketan lanpostua lortutako izangaiek duten izendapena eta deialdiko postuaren izena bat ez datozenean, haren izena hartuko dute lanpostu berriaren jabetza hartzearekin batera. Halaber, lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditzen diren eta lehiatzaileei berriz eskaintzen zaizkien lanpostuen izena ere aldatuko da.

3.-Arau aplikagarriak.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko lanpostuak betetzeko azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emaniko 130/1998 Foru Dekretuak, eta deialdiaren oinarriek.

4.-Betebeharrak.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Zaintzaile gerontologiko, erizaintzako laguntzaile edo antzeko lanpostu baterako izendaturik egotea.

Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko adjudikazioarekin.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, lekualdatze lehiaketa honetan deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Lansariak.

Lekualdaketaren xede diren langileek, indarra duten xedapenek esleitzen dieten soldata jasoko dute.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eta bertan, izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko da, Karlos III.a etorbideko atarian.

b) Eskabidearekin batera, merezimendu guztiak egiaztatzen dituen dokumentazioa agertuko dute, jatorrizkoa edo fotokopia behar bezala kautotua, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera, barne direlarik Administrazio Publikoetan eskainitako zerbitzuen egiaztagiriak.

Zerbitzu horiek behar den unitate administratiboak luzatutako ziurtagiriaren bidez justifikatuko dira eta bertan lanpostua zein den zehaztuko da, baita lanpostu finkoa zuen ala behin-behinekoa.

c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du, adieraziz hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsik izanez gero, horiek zuzentzeko aukera izanen dutela.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea amaiturik eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak baztertuen eta onartuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

8.-Epaimahaiaren osaera.

Lehiaketa kalifikatzeko Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazioaren eta Giza Baliabideen zuzendariordea.

-Ordezkoa: Milagros Urzainqui Asín andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordea.

-Mahaikideak:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

-Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

2. Lorenzo Apezteguía Bravo jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen Ataleko burua, idazkari lanetan ere arituko dena.

-Ordezkoa: Jesús Angel Sánchez Videgáin jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak Epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak barne direla, agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontutan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.

Epaimahaiak, lehiatzaileek alegatu merezimenduen gainean ohar eta datu osagarriak eska ditzake.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, Epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko Iragarki Oholean izangai bakoitzak lortutako puntuazioa eta bost eguneko epea irekiko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten oro alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.

Aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, Epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio, eta honek behar den ebazpena emanen du hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11.-Lanpostu hutsen hautaketa.

Lehiatzaileek lanpostu hutsak aukeratzen ahalko dituzte lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatuko duen ekitaldi batean.

Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua hautatzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedea diren lanpostuak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Lanpostuak esleitu eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, dagokion ebazpenaren bidez, lehiaketan egokitu zaizkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

Lehiatzaileek esleitutako lanpostuak hartu beharko dituzte esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, Ebazpenean deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu.

13.-Aurkezturiko agiriak.

13.1. Izangaiek eramaten ahalko dituzte aurkezturiko agiriak, espresuki eskatu ondoren, erreklamaziorik edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, lanpostuak esleitzeko Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabete pasa ondoren.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiek uko egin diotela agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazioa edo errekurtsoa aurkeztu denean, agiriak gorde eginen dira miatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren izapidaketak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira agiriak.

14.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta haren oinarrien eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ................... izateko ..... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .......eko .......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandakoan, parte hartzekoa.

1.-Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

Noiz eta non jaioa

N.A.N. ....................

Helbidea P.K.

Etxeko telefonoa Laneko telefonoa

2.-Datu administratiboak.

a) Egoera administratiboa:

f Zer lanpostutarako izendaturik dagoen.

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako langile estatutupekoa.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua.)

b) Egungo destinoa:

Lanpostua

Jabetza hartzearen eguna

Departamentua

Zerbitzua

Atala

Bulegoa

Erakunde autonomoa

c) Maila edo sailkatze taldea: ................

3.-Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Eskabideari eransten zaizkio merezimendu alegatuen frogagiriak eta eskatutako agiriak.

5.-Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela (*).

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdian onar dezatela, eskabide honetan dioen bezala.

Iruñean, .......(e)ko .....................aren ...............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoei emandako zerbitzuak:

1.-Deialdi honetako lanpostuetan edo antzekoetan, edozein Administrazio Publikotan langile finko bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat.

2.-Deialdi honetako lanpostuetan edo antzekoetan, edozein Administrazio Publikotan aldi baterako langile bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,75 puntu.

3.-Deialdi honetakoak ez bezalako lanpostuetan, edozein Administrazio Publikotan langile finko bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,25 puntu.

4.-Deialdi honetakoak ez bezalako lanpostuetan, edozein Administrazio Publikotan aldi baterako langile bezala emandako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,20 puntu.

Oharrak:

1. Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzu aldiko egunei proportzionalki dagokien puntuazioa jarriko zaie izangaiei.

2. a) atal honetako puntuazio gehienezkoa ez da izango 30 puntu baino gehiagokoa.

3. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, dagokien zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioak zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian emandako aldiak, hala nola unitate organiko baten burutza edo zuzendaritzan emandakoak, horietan hasi zen egunean zuen lanpostuan emandako zerbitzu gisa baloratuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1.-Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek prestakuntzarako antolatzen dituzten jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide (10 irakastordu) bakoitzeko, gehienez 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroen irakastorduen frakzioak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua zehaztu gabe duten ziurtagiriak, kreditu batekoak balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena kreditatzen duten agiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko baldintzak betetzen ez dituzten arren, puntuazio berarekin baloratuko dira Administrazioak aginduta edo berak baliozkoturik egiten diren prestakuntza jarduketak, berariaz sartuz horietan Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barrenean sindikatuek antolatzen dituztenak.

2.-Kongresu edo jardunaldietan txosten edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jasotako lan zientifikoak edo ikerlanak eta aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: gehienez 2 puntu, Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak, ondoko irizpide hauen arabera: lana edo jarduera banaka edo taldeka egin den eta kongresua edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, herrialdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3.-Sektore publikoko prestakuntza jarduketak antolatu edo haietan parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.

b) Atal osorako oharrak:

1. Atal honen barrenean deialdiko lanpostuari loturiko merezimenduak baloratuko dira bakarrik.

2. b) atal honetan 10 puntu aterako dira gehienez.

Hizkuntzak jakiteagatik gehitutako puntuazioa.

-Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, bina puntu gehienez ere.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko ikasmaila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da.

Iragarkiaren kodea: A0201367