39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

2002ko aurrekontu orokorra behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egindako bilkuran, gehiengoz erabaki zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onestea. Udalaren beraren aurrekontuak, Ardoy Kirol Patronatuarenak, Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuarenak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatuarenak osatzen dute aipatu aurrekontu orokorra. Erabaki hori behar adina iragarri zen, 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko urtarrilaren 30ekoan, eta Udalbatzaren iragarki oholean agertuz. Aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatu bezala. Halaber, lege beraren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, toki entitate honen behin betiko aurrekontuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu behar du.

Hauxe da Udalaren beraren aurrekontua.

Dirusarrerak: 6.511.731,76 euro. Gastuak: 6.511.731,76 euro.

Kulturako e.a.:

Dirusarrerak: 382.514,18 euro. Gastuak: 382.514,18 euro.

Kiroleko e.a.:

Dirusarrerak: 305.511,43 euro. Gastuak: 305.511,43 euro.

Musikako e.a.:

Dirusarrerak: 322.515,50 euro. Gastuak: 322.515,50 euro.

Halaber, aurrekontua kudeatzeko betearazpen oinarriak ere onetsi ziren.

Horrenbestez, 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrak zazpi milioi bostehun eta hogeita bi mila berrehun eta hirurogeita hamabi euro eta laurogeita zazpi zentimo (7.522.272,87) egiten du.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko otsailaren hogeian. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: a0201907