39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

32/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Raquel Merino Gutiérrez andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Enpresan Bideratzeko Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenaren arabera, bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; bulegoburutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Raquel Merino Gutiérrez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Enpresan Bideratzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru Agindu hau interesatuari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0202788