39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal ordenantzetako aldaketak. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea zenbait udal ordenantzaren aldaketa:

Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 7. ordenantza.

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko lizentziak emateko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 8. ordenantza.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. 16. ordenantza.

Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 19. ordenantza.

Merkatariza ez-egonkorra arautzen duen ordenantza fiskala. 22. ordenantza.

Espedientea udal bulegoetan egonen da 30 egunez, erreklamazio edo alegazioak aurkez daitezen.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0201906