39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntualak

Udalak, 2002ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, aho batez eta, beraz, legez eskatzen den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntualak:

-José Antonio Balaguer Mendoza jaunak sustatutakoa, "Parcelaria 21"-ren izenean. 12. exekuzio unitateari dagokio eta bere xedea da lurzorua handitzea, mugaketa eta antolamendu berria egitea, eta jarduketa zuzeneko lurzorua.

-Larragako Udalak ofizioz sustatutakoa. Lurzatien berrantolamenduko 9. poligonoko 353. lurzatiari eta 10. poligonoko 354 eta 355. lurzatiei dagokie, eta bere xedea da lurzoruaren kategoria aldatzea eta Plan Berezi bat egitea, Las Cabras parajean, bertan paratzeko golf zelai publikoa, mantentze-lanetarako eraikina, biltokia eta hotela.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 110-1 eta 115-2 artikuluetan ezarritakoa betez, jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita.

Larragan, bi mila eta biko otsailaren hamaikan. Alkate udalburua, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0201905