39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Hasierako onespena, aurrekontu orokor eta bakarrari eta hura betearazteko oinarriei

Caparrosoko Udalak, aurtengo otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak eta oharrak egin ditzaten.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Caparroson, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A0201903