39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRALBA DEL RIO

2002ko ekitaldiko udal zergen karga-tasen, indizeen eta portzentajeen onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2001eko abenduaren 18ko osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.ean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 0,23.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 0,66.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergako tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: ehuneko 2.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urte tarte guztietarako indize bakarra ezarriko da, ehuneko 2,5ekoa, bai eta karga-tasa bakarra ere, ehuneko 14koa.

6.-Zirkulazioaren zergarako tasa: Foru Legeak onetsiko duen hori bera.

Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torralba del Rion, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian. Alkate udalburua, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: A0201894